Udal Artxiboa - Ariznabarra. Argazki-erakusketa - Aurkibidea

Erakusketaren kartela

Ariznabarra auzoa -hiriko hego-mendebaldean kokatua- XX. mendearen erdialdeko demografia hazkundeak eragin zuen etxebizitza eskaera gero eta handiagoari erantzuteko sortu zen, beste asko bezala.

Hasierako bizilagun haien bilguneetako batean, Ariznabarreko adinekoentzako zentro soziokulturalean, eratu zen erakusketa hau, auzoaren lehenengo urteetako historia argazkien bitartez kontatzeko asmoz. Zentroko Batzordeko kide batzuek, Udal Artxiboarekiko lankidetzan, erakusketarako argazkiak hautatu zituzten; hasieran auzokideei zuzendutako erakusketa izan zen, eta halatan zentroan bertan jarri zen, 2007an, baina gerora, 2008an, Hiria Gunean izan zen ikusgai.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.