Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak

https://www.youtube.com/watch?v=Ad5gzgAP0Mo(Beste leiho batean irekiko da)

Bideo hau frantsesez(Beste leiho batean irekiko da), ingelesez(Beste leiho batean irekiko da)edo arabieraz(Beste leiho batean irekiko da) ere ikus dezakezu.

Zerbitzu hauetako lantaldeak hainbat profesionalek osatzen dituzte: gizarte-langileak, psikologoak, gizarte-hezitzaileak eta administrazio-langileak. Entzun, informazioa eman eta laguntzen zaituzte erabaki onenak har ditzazun arazo pertsonal, familiar edo sozialengatik laguntza behar duzunean; egunerokoan zaintza behar baduzu edo zu zeu bazara zaintzailea; indarkeria matxista edo bakardadea pairatzen baduzu, edo zailtasunak badituzu oinarrizko premiak betetzeko. Beharrezkoa denean, zerbitzuak, programak eta baliabideak martxan jarriko dituzte, eta taldean egingo dute lan zurekin eta beste laguntza-sistema batzuekin (osasuna, enplegua, hezkuntza eta abar).

Informazio-liburuxkak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.