Merkataritza Zerbitzua

Zerbitzuburua: Iñaki Zabalza.

Telefonoa: [[telefonoa:945 16 16 16]]

Helbide elektronikoa: comercio@vitoria-gasteiz.org

Helbidea: Teodoro Dublang margolariaren kalea 25, 01008 Vitoria-Gasteiz.

Funtzioak

  • Sektorearen gizarte-ikusgaitasuna handitzea, irudia hobetzea eta kontsumitzaile zein bisitarientzat erakargarriago bihurtzea.
  • Hiri barruko enpresa txiki eta ertainen ezarpena finantzatzen laguntzea, baita daudenei eraberritzen, saltokietan berrikuntzak egiten eta lehiakortasuna hobetzen laguntzea ere.
  • Sektorearen egoera ezagutu eta betebeharrak zein gabeziak antzematea, jarduera planen bitartez horiek gainditzearren.
  • Aldian-aldian edo egun jakinetan egiten diren salmenta ibiltariko azokak arautu eta horien funtzionamendua optimizatzea.
  • Gasteizen irudia hiri eredugarri gisa indartzea, merkataritza sustatzearekin eta biziberritzearekin lotuta.

Memoriak

Udal-antolakuntza

Antolaketa sailka, zerbitzuka eta atalka kontsulta dezakezu Administrazio-antolakuntzari buruzko orrian.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.