Enpresen Atala

Telefonoa: 945 16 15 92

Helbide elektronikoa: infoempresas@vitoria-gasteiz.org

Helbidea: Teodoro Dublang Margolariaren Kalea 25 Bajo 01008 Vitoria-Gasteiz.

Funtzioak

  • Enpresei eta sektoreei laguntzea produktibitate-eredu zirkularretarako trantsizioan, bai eta ekonomia zirkularraren estrategiatik eratorritako ekoizpen-mundura bideratutako jarduera-ildoak kudeatzea ere.
  • Tokiko mikroenpresei lehiakorrak izaten laguntzea eta hori sustatzea, alor ezberdinetan tresnak eta laguntza espezifikoak sortuz: kudeaketa, antolaketa, produkzioa, marketina, etab.
  • Ekimen ekintzaileen eta enpresa berritzaileen ezarpena eta garapena bultzatzea.
  • Industria Planaren eta Indsutria Mahaiaren jarduera-ildoak kudeatzea.
  • Enpresak sortzen eta sendotzen laguntzeko programak proposatu eta antolatzea (prestakuntza, aholkularitza, laguntza ekonomikoak) eta Jundizko eta Erdi Aroko Hiriguneko enpresa-zentroak eta Basaldea nekazaritza ekologikoko enpresen zentroa kudeatzea.
  • Enpresa-proiektuak definitzen eta abian jartzen laguntzea, informazioa, aholkularitza, prestakuntza eta dirulaguntzak emanez.
  • Film Office kudeatzea eta koordinatzea.
  • KSIak bultzatzeko diseinatutako jarduerak kudeatzea (kultura- eta sormen-industriak).
  • Enpresen arteko asoziazionismoa sustatzea, dituzten erronkei aurre egiteko estrategia balioduna baita.

Instalazioak

Kudeatzea:

Udal-antolakuntza

Antolaketa sailka, zerbitzuka eta atalka kontsulta dezakezu Administrazio-antolakuntzari buruzko orrian.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.