Elkartegintza, eskubide konstituzionala izateaz gain, herritarrek euren udalerriarekiko konpromisoa adierazteko modu kolektiboetako bat da. Halaber, elkartegintzaren adierazpenen artean, boluntariotza konprometituenetako eta eraldatzaileenetako bat da.
Elkartegintza (*) sustatzeko eta elkarteen jardueren garapena bermatzeko, Vitoria-Gasteizko Udalak honako hauekin elkarlanean aritzen da, Herritarrek parte hartzeko Udal Zerbitzuan bitartez:
Herritarren Parte-Hartzearen Zerbitzuak, era berean, elkarte-etxeak Gasteizko kolektiboen eskueran uzten ditu; egoitza soziala ezartzeko lekua behar duten erakundeei zuzenduak daude batik bat elkarteen etxeak.
(*)Vitoria-Gasteizko Udaleko Herritarren parte-hartzearen araudiko 46. artikulutik 56. artikulura.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.