Herritarrei laguntzeko bulegoak (HLB) - Aurrez aurreko arreta
Gasteizko Udalak Herritarrei Laguntzeko Bulegoen (HLB) sare zabala eskaintzen du.
Bertan honakoak egin ditzakezu: eskaerak egiteko eta udal-zerbitzuetara sartzeko behar diren prozedura, tramite, betekizun eta dokumentazioari buruzko informazioa eta orientazioa eskatu; txartel bidez ordaindu, HUT eskatu eta kontsultak, kexak eta iradokizunak aurkeztu.
Bulegoak
San Antonio
- Tramite mota oro egin daiteke bertan.
- Astelehenetik ostiralera dago zabalik, goizez.
- Aldez aurreko hitzordua dutenak zein ez dutenak artatzeko guneak daude.
- Kokalekua, ordutegia eta zerbitzuak ikusgai San Antonio bulegoan.
Gizarte etxeak
Gizarte etxeetan bi motatako arreta eskaintzen da:
1.- Leihatilako tramite azkarrak
- Tramite azkarrak egiten dira.
- Ikastaroetan izena eman, errolda-agiriak, HUT eta BAT txartelak jaso, WIFI abonamendua, ordainagiriak txartel bidez kobratu eta bizikletak erregistratu.
- Arretarako ordutegia: 8:30etik 21:30era, lanegun eta jai-egunetan.
- Ez da aldez aurreko hitzordurik behar.
2.- Herritarrei laguntzeko bulegoak
- Tramite mota guztiak egiten dira.
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:30etik 20:00etara.
- Hitzordua eskatu behar da aldez aurretik.
San Martin
- Hainbat gai eta tramiteetarako bulego espezializatua: giza baliabideak, ogasuna, espazio publikoa, erregistro orokorra, kontsumoa, hilerriak...
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.
- Hitzordua eskatu behar da aldez aurretik, eta goizero izaten da egun bererako hitzordua hartzeko aukerarik.
- Ordutegia eta zerbitzuak ikusgai San Martineko bulegoan.
Auto-tramitaziorako bulegoak
- Auto-tramitazio elektronikorako bulegoak makinak dira eta horien bitartez ordaindu, errolda-agiriak lortu eta udalaren webgunera eta egoitza elektronikoaren online zerbitzuetara sar daiteke.
- Gizarte etxe eta San Martineko bulegoan erabilgarri daude.
Aldez aurreko hitzordua
Aldez aurreko hitzordua eska dezakezu:
- Online, ziurtagiri digitalarekin identifikatuta: Eskatu hitzordua
- Telefonoz, 010 eta 945 161100 telefonoen bidez
- Aurrez aurre, San Martineko bulego teknikoetan eta gizarte etxeetan.
Kontsulta itzazu arreta espezializatuko bulegoak izapide espezifikoak egin behar badituzu (polizia, AMVISA, hilerriak, kontsumoa, sindikoa, etab.).
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.