Udaleko hezkuntza-jarduerak - Bisita gidatuak liburutegietara
Ikasturtea: 2024-2025 / Gaia: Hiria ezagutzea
Azalpena
Hezkuntza ziklo bakoitzari egokituriko prestakuntza-bisitak. Era atsegin eta praktikoan azalduko da nola antolatzen den Udalaren Liburutegi Sarea, liburutegiek zer zerbitzu eskaintzen dituzten, bai eta nola erabiltzen diren ere.
- Gasteizko udal liburutegien mapa: motak eta kokapenak.
- Zer da liburutegi bat? Zer dago liburutegi batean? Nola funtzionatzen du?
- Liburutegiek ematen dituzten zerbitzuak: aretoan irakurri eta kontsultatzea, mailegua, irakurzaletasuna bultzatzeko jarduerak, ikasteko gelak, desideratak, ordenagailuak, wifia...
- Bazkide egin behar dut liburutegiko zerbitzuak erabiltzeko? Nola eta non eskatu behar dut bazkide txartela?
- Nola antolatzen da liburutegia? Funtsen sailkapen eta antolamendua.
- Lineako katalogoa (OPAC): nola jakin dezaket liburu bat liburutegian dagoen? Nola aurkituko dut?
- Nola eska dezaket mailegu bat? Nola luza dezaket? Nola egin dezaket erreserba etxetik?
Adin talde eta liburutegi mota bakoitzari egokituriko metodologia erabiliko da. Jolas, dinamika, lineako katalogoan (OPAC) bilaketak egiteko praktika, funtsak non dauden aurkitzea eta abarren bidez jorratuko da gaia.
Balioak
Bizi-kalitatea, prestakuntza, eta barne hartzea.
Helburuak
- Gasteizko udal liburutegiak, haien baliabideak eta zerbitzuak ezagutaraztea.
- Irakurtzeko atsegina eta irakurzaletasunaren abantailak sustatzea.
- Liburutegia ikastetxearen osagarri den lan tresna gisa baliatzen ikastea.
- Informazioa aurkitzeko autonomia ematea, informazioa bilatu eta kudeatzeko gaitasunak garatuz.
- Udal liburutegiak aukeran diren aisialdi eta prestakuntza gune gisa erabil daitezen bultzatzea.
Hartzaileak
Haur Hezkuntza (2. zikloa), Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa, Helduen Irakaskuntza Iraunkorra, irakasleak, gurasoak eta beste talde batzuk.
Antolamendua
- Lekua: Gizarte etxeetako liburutegietan (Abetxuku, Aldabe, Arana, Ariznabarra, Arriaga, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi, Lakua, Pilar, Salburua eta Zabalgana).
- Egutegia: 2024ko urritik 2025ko maiatzera.
- Ordutegiak:
- Aldabe, Arriaga, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi, Lakua, Pilar, Salburua eta Zabalganeko haur eta gazte liburutegiak: astelehenetik ostiralera 9:30etik 16:00era.
- Abetxuku, Arana eta Ariznabarreko liburutegiak: astelehenak 9:30etik 16:00era / asteartetik ostiralera 13:30etik 16:00era.
- Ibaiondo, Hegoalde, Pilar, Salburuko eta Zabalganeko liburutegiak: astelehenetik ostiralera 13:30etik 16:00era.
- Iraupena: Haur Hezkuntzako taldeak: 45 min. Lehen Hezkuntzako zein beste taldeak: 60 min.
- Parte-hartzaile kopurua: gehienez ikastaldea. Beste talde batzuk: 30 pertsona.
- Hizkuntza: gaztelania, euskara.
Parte hartzeko baldintzak
- Izen-ematea: eskabidea irailaren 4tik 27ra bidali beharko da Internetez.
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak: ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala portatzea jarduera gauzatzen den bitartean. Jarduerara joaterik ez badago, gutxieneko aurrapenarekin jakinarazi beharko da. Aurreikusitako datan justifikazio nahikorik gabe agertzen ez bada, ez da aukerarik izango beste data batean parte hartzeko. Zerbitzuko oinarrizko araudia ez betetzeak programan berriro parte hartzeko aukera ez izatea ekar dezake berekin.
Informazioa
Harremanetarako ahal den neurrian posta elektronikoa erabiltzea eskertuko dugu.
- E-maila: bibliobisitak@vitoria-gasteiz.org
- Telefonoa: 945 161616 - luz. 4856 (Ordutegia: 8:00etatik 15:00etara)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.