Gazteentzako Aholkularitza Psikologikoa: Psikoasesoria
- Hezkuntza jarduerak - 2021-2022 ikasturtea-

Educación para la salud

Jarduera honetan izena ematea

Izena emateko orriaren beheko aldean dagoen oharren taulan hitzaldia egiteko interesatzen zaizun data adieraz ezazu, eta zuekin harremanetan jarriko gara, datak baieztatzeko edota aldatzeko.

Azalpena

Gazteentzako Aholkularitza Psikologikoko profesionalak osasun psikologikoaren garrantziaz mintzatuko dira, gaztaroko ezaugarri normalizatuak zeintzuk diren azaldu eta gazteek topatu ahalko dituzten arazoak aipatuko dituzte. Gainera bakoitzak bere burua ezagutu eta onartzeko jarraibideak emango dituzte arazo bilakatu daitezkeen zenbait jokaera eta portaera ekiditzeko asmoz.

Balioak

Bizi kalitatea, Gizalegea eta Erantzukizuna.

Helburuak

  • Osasun psikologikoak nerabezaroan duen garrantziaren gainean hausnartzea.
  • Pubertaroaren, nerabezaroaren eta gaztaroaren ezaugarri propioak eta zehatzak ezagutaraztea.
  • Gaztaroaren errealitate soziala aztertzeko analisi kritikoa sustatzea eta ager daitezkeen gatazken eta antsietateen gainean mintzatu.
  • Aholkularitza psikologikoa ezagutaraztea.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa eta Helduen Hezkuntza Iraunkorra.

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxea.
  • Egutegia: eskolekin adostekoa.
  • Ordutegia: hitzartzeko.
  • Iraupena: ordubete.
  • Materialak: ez.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 30 pertsona talde bakoitzeko.
  • Garraioa: ez.
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izena ematea: Online. Irailaren 9tik edo 14tik (eskolaren arabera) 2022eko ekainaren 01erarte.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak: eskainitako hitzaldien ziurtagiri bat igorri behar da. Iritsi diren hurrenkeraren arabera erantzungo zaie eskaerei.

Informazioa

  • Harremanetarako: Sergio Garcia
  • Helbidea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila. (Gazteria Zerbitzua)
    Frai Zacarías Martínez 3, behea - 01001 Vitoria-Gasteiz
  • Telefonoa: 945 161616 (luz.6515)
  • Faxa: 945 161355
  • E-posta: planjoven@vitoria-gasteiz.org

 

 

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.