2022ko Udalaren Opor Programa - Izena emateko prozedura

Zozketan parte hartzeko eta lekuak esleitzeko egutegia

Izen-emateko prozedurak hiru fase ditu:

  1. Zozketan parte hartzeko eskaera: apirilaren 4tik 19ra.
  2. Zozketaren eguna eta lekuen formalizazioa: maiatzaren 9tik 17ra.
  3. Leku libreak: maiatzaren 25etik ekainaren 5era. *Oharra: maiatzaren 30ean, 00:01ean, plaza libre bihurtuko dira hezkuntza-premia bereziak dituzten baina bete ez diren haurrentzat gordetako plazak.
1. Zozketan parte hartzeko eskaera - apirilaren 4tik 19ra

Oporretarako lekuaren eskaera honako prozedura hauen bidez egin daiteke:

Jarduera berean elkarrekin parte hartu nahi dutenei aukera hori errazteko, eskaerak taldeka egin ahal izango dira, gehienez hiru lagunekoak izango dira talde horiek; horrela, ondoz ondoko zenbakiak emango zaizkie zozketarako. Dena den, sistema horrek ez du bermatzen taldeko pertsona guztiei lekua esleituko zaienik.

Ez da beharrezkoa izango eskaeran parte hartzeko eskabide-fase honetan inolako dokumentaziorik aurkeztea.

Fasea amaitzen denean, eskatzaileak agiri bat jasoko du. Agirian jasota daude bakoitzaren datu pertsonalak, eskatu duen jarduera, eskaeraren erreferentzia-zenbakia, zozketarako zenbakia eta beste egoera berezi batzuk (hezkuntza-premia bereziak, gizarte-zerbitzuetako kasuak...). Fase horretan, aurkeztutako eskaerak kontsultatu edo aldatu ahal izango dira. Horretarako, eskaeraren erreferentzia-zenbakia eta zozketarako zenbakia eskatuko dira.

2. Formalizazioa - maiatzaren 9tik 17ra

Zozketa egin eta emaitzak argitaratu ondoren (zozketa maiatzaren 9an izango da), lortutako lekuari dagozkion datuak eta dagokion zenbatekoa ordaintzeko epea da formalizazioa.

Lortutako lekuaren formalizazioa honako prozedura hauen bidez egin daiteke:

Lekua behin betiko lortzeko, ezinbestekoa da adierazitako agiriak aurkeztea eta dagokion zenbatekoa ordaintzea. Dagokion zenbatekoa ordaintzeko epea maiatzaren 17an, 23:59an, amaitzen da.

Lortutako lekua formalizatu ondoren aldaketaren bat eskatu nahi bada, herritarren arretarako bulegoetan aurkeztu beharko da eskaria, hitzordua eskatuta

3. Leku libreen fasea - maiatzaren 25etik ekainaren 5era

Plaza libreen fasean eskatzen eta formalizatzen dira plaza hutsak. Horiek maiatzaren 20an argitaratuko dira, eta aurreko faseetan parte hartu duten pertsonek zein lehen aldiz parte hartu dutenek eskatu ahal izango dituzte. Plaza libre horiek eskatzeko eta formalizatzeko epea ekainaren 5an amaituko da.

Leku libreetan izena emateko epea maiatzaren 25ko 8:30ean hasiko da, iritsiera-ordenaren arabera, bide hauetatik:

  • Online: Leku libreetan izena eman
  • Aurrez aurre, honako Gizarte-etxe hauetan, hitzordurik gabe: Aldabe, Arriaga, El Pilar, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi, Lakua, Salburua, Zabalgana eta Ariznabarra Kiroldegian.

Plaza libreen fase honetan, berriz eskainiko dira aurreko faseetan bete ez diren plaza hutsak, hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonentzat gordetzen direnak. Lehentasunezko erreserba hori maiatzaren 25etik maiatzaren 29ra egingo da, 23:59ak arte. Une horretatik aurrera, baldintza horrekin bete gabeko plazak plaza libreen poltsa orokorrera igaroko dira.

Plaza libreen fasean, udalaren webguneko egoitza elektronikoaren bidez izena ematea eta Herritarren Udal Txartela edo ziurtagiri digitala erabiltzea gomendatzen da. Metodo horiek plaza bat aukeratzeko aukerak handitzen dituzte.

Fase honetan plaza bat lortzeko prozesuak izapide bat dakar berekin, eta izapide horretan hainbat datu eskatuko dira. Esteka honetan, datu horiek zeintzuk diren adieraziko dizugu, prest izan ditzazun.

Dokumentazioa

Udaleko Oporretako Jardueretan plaza bat lortzeko prozesuaren edozein fasetan, hezkuntza-premia bereziak eta bestelako inguruabar medikoak egiaztatzen dituen eta inskribatutako haurrei arreta egokia emateko beharrezkoa den dokumentazioa aurkezteko eskatu ahal izango da.

Familiek ematen duten informazioaren ardura izango dute. Informazio hori egiaztatu eta berifikatu egingo da, eta irregulartasunen bat gertatuz gero, lortutako plaza gal daiteke.

Udal-antolamendua ez da behar bezala informatu ez diren kasu medikoen erantzule.

Tarifak

Tarifak eta horien hobariak Opor-Jarduera bakoitzean zehaztutako informazioan jasotzen dira.

Udal Oporretako Jardueretan izena eman duten pertsonek baimena ematen diote udal antolakundeari egoera bakoitzerako tarifak eta hobariak ezartzeko kontsulta egokiak egiteko (bekadunak, udal instalazioetan abonatutako pertsonak, etab.).

Hala aurreikusten duten jardueretan, plaza libreen fasean izena eman eta aurreko faseetan eman ez duten bekadunek dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute tarifa arruntean hobaria lortzeko.

Fase honetan, leku libreak betetzeko egin behar den tramitea luzea da. Esteka honetan, agertzen dira prestaturik izan behar diren datuak prozesu hau arintzeko.

Plaza libreen fasean, eskatutako plazari dagokion tarifa eskaera egin eta formalizatu ondorengo bi eguneko (astegunak) epean ordainduko da. Hala ez bada, plaza horretarako eskubidea galduko da.

Lortutako plazei uko egin ahal izango zaie. Kasu horretan, gainerako udal-jardueretan ohikoa den bezala, eta uko egitea, gutxienez, jarduera hasi baino astebete lehenago formalizatzen bada, ordaindutako kuotaren % 85 itzuliko da. % 15 kudeaketa-gastu gisa atxikitzen da. Itzulketa-eskabidea aurkeztu beharko da.

Opor jardueren informazio orokorra

Udal Opor jarduerak webgunean jarduera bakoitzari buruzko informazioa aurki daiteke, jarduera bakoitzaren ezaugarri zehatzak (non eta zein egunetan garatzen den, ordutegia, eskaintzen dituen zerbitzuak...), eta bakoitzak kode batek identifikatzen du. Adinaren arabera egiten den eskaintzak baldintzatuko du eskatu daitekeen ekintzen kopurua. 2022ko kanpainan, aukeren gehieneko kopurua 6 da.

Lekuen esleipena zozketaren bidez egingo da. Eskatzaile bakoitzak gehienez ere leku bat lor dezake zozketan.

Oporretako jardueretan, plazen % 4 eta % 5 artean hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonentzat gordetzen da, eta berberak gizarte-premia eta genero-indarkeria egoeran dauden haurrentzat. Plaza horien banaketa, aurkezten diren programen eskaintzaren artean, udal-erakundeak xede dituzten pertsonei behar bezala erantzuteko dituen aukeren arabera egingo da eta jardueren baldintzen eta ezaugarrien araberakoa.

Hezkuntza-premia bereziak dituzten inskribatutako pertsonen familiek, jardueren arduradunek eskatuta eta prozesuaren edozein fasetan, beren izaera egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Ematen duten informazioaren erantzule izango dira. Informazio hori egiaztatu eta berifikatu egingo da, eta irregulartasunen bat gertatuz gero, lortutako plaza gal daiteke.

Inguruabar medikoren bat duten pertsonek, jardueren arduradunek eskatuta eta prozesuaren edozein fasetan, dagokion mediku-ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Erakundeak ez du bere gain hartzen behar bezala informatu ez diren kasu medikoen gaineko erantzukizunik.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Jasotako iruzkinak

Página web: Actividades Vacacionales Municipales - Información general y procedimiento

  • Las plazas reservadas para niños y niñas con necesidades educativas especiales en este período y que no se hayan cubierto, el día 27 de mayo a las 00:01 horas pasarán a la bolsa general de plazas libres.

    Tengo serías dudas de q este punto se haya ajustado a la realidad en lo opción de campamentos en la playa cunit1.

    Sería interesante comprobar cuando se adjudicó esa plaza q quedó libre.

    Muchas gracias.

    Joserra Muy triste 2019/05/29 00:15:35 Erantzuna eman zaio

  • Buenos días

    En relación a la consulta que nos hace y que tiene que ver con las plazas de necesidades educativas especiales le comunico la siguiente información.

    Efectivamente estas plazas, si no se han cubierto en la fase de Sorteo y formalización, se reservan durante unos días de la fase de Plazas libres para personas con esta condición. Tanto en el grupo 1 de Cunit como en el grupo 2 había inicialmente 2 plazas nee, en cada grupo. Las cuatro plazas se cubrieron en las fechas, horas y lugares que le señalo a continuación.

    Grupo 1: plaza 1 (6 de mayo / 20:03 horas / Centro Cívico Judimendi)

    Grupo 1: plaza 2 (22 de mayo / 08:51 horas / Oficina de Atención Ciudadana de San Antonio)

    Grupo 2: plaza 1 (10 de mayo / 18:02 horas / Centro Cívico de Lakua)

    Grupo 2: plaza 2 (22 de mayo / 08:39 horas / Polideportivo Ariznavarra)

    Como puede comprobar, la plaza a las que se refiere, del grupo 1, no estaban disponible el día 27 porque ya habían sido cubiertas y formalizadas.El día 22 de mayo, fecha de apertura de la fase de plazas libres, se "entregaron" todas las plazas disponibles en ese grupo. Pero de todas ellas, 4 plazas no se llegaron a formalizar, es decir, no se abonaron en el plazo de 48 horas a partir de las 00:00 del día 23, con lo que volvieron a quedar libres el día 25 de mayo a las 00:00. En esos momentos volvieron al listado de plazas libres y a las 00:04 horas fueron "entregadas" por internet en la web municipal.

    Por todo ello, el día 27 de mayo no había ninguna plaza disponible en esa Actividad.

    Esperamos haberle resuelto sus dudas.

    Quedamos a su disposición para cualquier otra consulta y le agradecemos el uso del Buzón Ciudadano.

    Saludos cordiales

    Udalaren logotipoa Udala 2019/05/30 07:07:53