Txartelak

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa (OMIJ) – 945 16 13 30 – Espainia plaza 1, behea. Vitoria-Gasteiz

Carnés internacionales para jóvenes

Nazioarteko txartelak

Gazte Txartela (Europear Gazte-txartela)

Gazte Txartela 310x155

Abantailak: Euskadin(Beste leiho batean irekiko da), gainerako autonomia-erkidegoetan(Beste leiho batean irekiko da) eta Europan(Beste leiho batean irekiko da). Bidaia-asegurua eta aterpekide txartela barne.

Baldintzak: 14 eta 29 urte bitartekoa izatea eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea.

Eskabidea eta aktibatzea:

Tasa: 0 euro.

Baliozkotasuna: 30 urte bete arte.

Nazioarteko Ikasle Txartela (ISIC - International Student Identity Card)

carné estudiante

Abantailak: mundu osoan aintzatetsia; beherapenak garraioan, ostatuetan, saltokietan, museoetan... Ikusi deskontuak ISICen webgunean(Beste leiho batean irekiko da).

Baldintzak: 12 urtetik gorakoa izatea eta ofizialki onartutako ikastetxe akademikoetan matrikulatuta egotea, astean 15 orduz gutxienez.

Eskabidea online honako webguneetako batean:

ISIC(Beste leiho batean irekiko da)Tasa: 12 euro.

REAJ(Beste leiho batean irekiko da)Tasa: 9 euro.

Baliozkotasuna: urtebete, jaulkipen datatik aurrera.

Nazioarteko Irakasle Txartela ( ITIC - International Teacher Identity Card)

carné profesor

Abantailak: mundu osoan aintzatetsia; beherapenak garraioan, ostatuetan, saltokietan, museoetan... Ikusi deskontuak ISICen webgunean(Beste leiho batean irekiko da).

Baldintzak: ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle izatea.

Eskabidea online honako webguneetako batean:

ISIC (Beste leiho batean irekiko da)Tasa: 12 euro.

REAJ (Beste leiho batean irekiko da)Tasa: 9 euro.

Baliozkotasuna: urtebete, jaulkipen datatik aurrera.

Nazioarteko Gazte Txartela ( IYTC - International Youth Travel Card)

carné joven internacional

Abantailak: mundu osoan aintzatetsia; beherapenak garraioan, ostatuetan, saltokietan, museoetan... Ikusi deskontuak ISICen webgunean(Beste leiho batean irekiko da)

Baldintzak: 35 urtetik beherakoa izatea.

Eskabidea online honako webguneetako batean:

ISIC(Beste leiho batean irekiko da)Tasa: 12 euros.

REAJ (Beste leiho batean irekiko da)Tasa: 9 euros.

Baliozkotasuna: urtebete, jaulkipen datatik aurrera.

Aterpekide txartela - REAJ (Gazteen Aterpetxeen Espainiako Sarea)

carné alberguista

Abantailak:adin guztietako pertsonei aterpetxe nazional eta atzerritarretan ostatu hartzeko aukera ematen die. Gainera, deskontu ugari eskaintzen ditu REAJen webgunean(Beste leiho batean irekiko da).

Gogoratu 14 eta 29 urte bitartean badituzu aterpekide-txartela duzula Gazte-txartelarekin, eta ez duzula zertan eskatu.

Modalitateak, betekizunak eta tasak:

  • Gaztea: 29 urtera arteko gazteak. 5 euro, urtebete; 8 euro, 2 urte (Gazte Txartelarekin: 0 euro).
  • Heldua: 30 urte baino gehiago. 10 euro, urtebete; 16 euro, 2 urte.
  • Familia: 14 urtetik beherako seme-alabak dituen familia-unitatea. 18 euro, urtebete; 29 euro, 2 urte. Aurkeztu beharreko dokumentazioa: familia-liburua.
  • Taldea: gutxienez 10 pertsonaz edo gehiagoz osatutako talde, erakunde edo elkarteentzat. 16 euro, urtebete; 25 euro, 2 urte. Aurkeztu beharreko dokumentazioa: kideen zerrenda.

Eskabidea: Online en la web de REAJ(Beste leiho batean irekiko da).

Baliozkotasuna: urtebete edo 2 urte (aukeran), jaulkipen datatik aurrera.

Deskontuak eskaintzen dituzten beste txartel batzuk

Herritarren Udal Txartela (HUT)

Gasteizko Udalak emandako txartela, udal-zerbitzu eta -izapide jakin batzuetan titularra identifikatzeko.

Abantailak: abonatuek udal-instalazioetan sartzeko erabiltzen dute, eta jardueren prezioetan murrizketa dute. Baina HUTa zerbait gehiago da, prozedura erraz baten bidez, webgunean izapideak egiteko aktibatu daitekeelako.

Informazio gehiago

Bat 30 egun Gaztea

30 egunez tranbian eta Tuvisako autobusetan bidaia mugagabeak egiteko Euskotrenek emandako txartela.

Baldintzak: pertsona bakarreko titulua eta besterenezina. Gasteizen erroldatutako 26 urtetik beherakoentzat, IPREMen 2,5 baino gutxiagoko errentarekin (16 urtetik gorakoentzat).

Abantailak: gazteek prezio hobariduna dute.

Informazio gehiago Euskotrenen(Beste leiho batean irekiko da)

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: