Udal ogasuna - Trafiko isunak eta beste zigor batzuk

Trafiko arauak hausteagatik udaltzainek, segurtasunarekin lotutako beste kidego batzuek edo TAO aparkaleku arautuaren zaindariek ezarritako salaketak dira trafiko isunak. Ekonomia Saila arduratzen da horiek bideratu eta ebazteaz.

Erlazionatutako izapideak

Informazio gehiago

Beste prozedura zigortzaile batzuk ere abiarazten ditu Udalak, hirigintza arau-hausteak, ingurumenaren edo osasun publikoaren kontrakoak... direla eta, herritarren segurtasuna bermatzeko helburuarekin. Dagokion alorreko eskumenak dituen udal sailak bideratzen eta ebazten ditu prozedura horiek. Diru bilketaz, berriz, Ekonomia Saila arduratzen da.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.