Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Euskara zine aretoetara

Euskararen erabilera sustatzea

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Euskararen erabilera sustatzea

Azalpena

  • Eremu internazionaleko hainbat film euskaraz ikusi, hiriko zinema-areto batean.
  • Filma ikusi aurretik edo ondoren zenbait alderdi lantzeko fitxa didaktikoak.
  • Filma ikusi eta harekin zerikusia duten zenbait jarduera.

Balioak

Sormena, prestakuntza, ekitatea eta identitatea.

Helburuak

  • Zinema komertziala euskaraz ezagutzea.
  • Haurrak eta gazteak euskarazko filmak ikusten ohitzea.

Hartzaileak

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

Antolamendua

  • Lekua: hiriko zinema-areto batean (hobetsia) edo on-line formatuan eskolan bertan.
  • Egutegia: izen-ematea 2024-2025 ikasturtearen lehen hiruhilekoan egingo da.
  • Ordutegia: eskola-orduetan.
  • Iraupena: bi ordu.
  • Materialak: fitxa didaktiko editagarriak (online). Haur Hezkuntzakoentzat jolas-liburuxka paperean bidaliko da ikastetxera.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 8.000.
  • Hizkuntza: Euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: eskaera Tinko elkarteari egin behar zaio 2024-2025 ikasturtearen lehen hiruhilekoan. Tinko elkartearen Webgunearen bidez egin daiteke.
  • Ordaintzekoa: bai.

Eskabidea

Juan Fermin Gilisagasti. 209 bulegoa

20018 Donostia (Gipuzkoa)

Laguntzailea

Tinko Euskara Elkartea

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.