Udaleko hezkuntza jarduerak - GPS proiektua: Berdintasunean ikasketarako eta lanbiderako orientabidea

Educación para la igualdad

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza

Azalpena

Prestakuntza zentroen eskura jarritako ikasketa eta lan orientabidearen baliabideak dira, genero ikuspegiarekin, ikasleei laguntzeko helburua duena, haien prestakuntza ibilbidea aukeratzeko eta haien lanbide proiektua planifikatzeko. Neskek eta mutilek beren bidea askatasunez aukera dezaten, betiko lanbide-rolak jarraitu gabe. Hori nahi du GPS proiektuak.

Metodologikoki bi alor lantzen dira:

  • Ikasketetarako eta lanbiderako orientabidearen on line GPS gida: interneten dago eta material multzoa eskaintzen du: fitxak, material lagungarriak eta hainbat baliabide. Irakasleek, tutoreek, orientatzaileek, gurasoek eta ikasleek erabil ditzakete modu autonomoan.
  • Ikasketetarako eta lanbiderako orientabidearen lantegien eskaintza: informazioa eta prestakuntza, ikasleei eta haien familiei zuzenduta, ikastetxeetan egiteko.

Lantegiak

Izena emateko hurrenkeran, aurrekontua agortu arte. Gehienez 20 tailer eskatu ahal izango dira ikastetxe bakoitzeko (aurrekontua izanez gero, handitu egingo da).

Atala: Autoezagutza eta ikasketak aukeratzea

Lantegia: Motibazioa. Ni etorkizunean

  • Helburua: ikasketa eta lanbidearen aukeraketak duen garrantziaz hausnartzea.
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Hartzaileak: lehentasunez, DBHko 2. edo 3. mailako ikasleak

Izena eman online

Lantegia: Profil pertsonala eta ikasketen aukerak

  • Helburua: norberaren lehenespenez hausnartzea autoezagutzaren bidez.
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Hartzaileak: DBHko 4. mailako, OLHko eta Batxilergoko 1. mailako ikasleei lehentasuna emango zaie.

Izena eman online

Lantegia: Nire etorkizunerako esteka

  • Helburua: tresnak ematea prestakuntza- eta ikasketa-ibilbideak bilatzeko eta ezagutzeko.
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Hartzaileak: DBHko 4. mailako, OLHko eta Batxilergoko ikasleak, batez ere.

Izena eman online

Lantegia: Aukeratzeko unea

  • Helburua: aukeraketaren erabakiari aurre egiten laguntzea
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Hartzaileak: DBHko 4. mailako, OLHko eta Batxilergoko ikasleak, batez ere.

Izena eman online

Lantegia: Gurasoentzako orientazio lantegia

  • Helburua: informazioa eskaintzea eta tresnak ematea, seme-alabei beren ibilbide akademikoak bilatzen eta aukeratzen laguntzeko, hezkuntza-eskaintza eta beren seme-alaben hausnarketan eta erabakietan laguntzeko bideak, dinamikak eta estrategiak ezagutarazteko.
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Hartzaileak: familiak.

Izena eman online

Atala: Lan-merkatua eta enplegua bilatzea

Lantegia: Goraka datozen sektoreak eta gaitasunak

  • Helburua: lan merkatuari, sortzen ari diren sektoreei eta gehien eskatzen diren eskumenei buruz kontzientziatzea.
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Hartzaileak: DBHko 4. mailako ikasleak, Batxilergoko 2. mailako ikasleak, LHko ikasleak eta familiak.

Izena eman online

Lantegia: Marka pertsonala eta CVa

  • Helburua: marka pertsonala eraikitzeko eta besteengandik bereizteko gakoak ezagutzea.. Curriculuma helburu profesionalak lortzeko erabiltzen ikastea.
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Hartzaileak: batez ere LHko ikasleak, Batxilergoko 2. maila eta beste kolektibo batzuk.

Izena eman online

Lantegia: Enplegua bilatzeko web orrialdeak eta gizarte sareak

  • Helburua: erreklutatzeko eta orientatzeko moduen aldaketei buruz hausnartzea..Lana bilatzeko online tresnak eta sare sozialak ezagutzea..
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Hartzaileak: batez ere LHko ikasleak, Batxilergoko 2. maila eta beste kolektibo batzuk.

Izena eman online

Lantegia: Nola prestatu eta egin lan-elkarrizketak

  • Helburua: enplegu-eskatzaileen arrakasta-aukerak handitzea. Ezagutza teoriko-praktikoak eta elkarrizketarako baliabide pertsonalak.
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Hartzaileak: batez ere LHko ikasleak, Batxilergoko 2. maila eta beste kolektibo batzuk.

Izena eman online

Balioak

Prestakuntza, ekitatea, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, barne hartzea eta erantzukizuna.

Helburuak

  • Ikastetxeei laguntzea gazteei lanbide orientazioa ematerakoan.
  • Prestakuntza eta lanbide ibilbidea genero lerratzerik gabe aukeratzeko argibideak eta tresnak ematea ikasleei zein senide eta irakasleei.
  • Baliabide didaktiko eta ikus-entzunezkoak ematea, jarrera ekintzailea, prestakuntza ibilbideak eta lan merkatua lantzeko.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4. mailak, Curriculum Anitzeko Programak, Eskolaratze Osagarriko Programak), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa (Helduen Hezkuntza, Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi eta Goi mailako Prestakuntza Zikloak), gurasoak, irakasleak (DBHko orientazioko profesionalak) eta beste talde batzuk.

Antolamendua

  • Lekua: eskaera egiten duen zentroa.
  • Egutegia: ikastetxe bakoitzak zehaztekoa.
  • Ordutegia: ikastetxearekin adostuko da.
  • Iraupena: 2 orduko saio bat edo gehiago
  • Materialak: GPS gida.
  • Parte-hartzaile kopurua: gehienez 25 parte-hartzaile tailer bakoitzean.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko

  • Izena ematea: web-orriaren bitartez egin behar da. Izena emateko hurrenkeran, aurrekontua agortu arte. Gehienez 20 tailer eskatu ahal izango dira ikastetxe bakoitzeko (aurrekontua izanez gero, handitu egingo da).
  • Ordaintzekoa: ez.

Informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.