Ataria

Ataria

Bisita gaitzazu

Eraikin berezia dauka Atariak, Salburuko parkearen iparraldean. Eraikina hura sortu zuten QVE arquitectos arkitektoen ikuspuntutik ezagutu nahi baduzu, hemen aurkituko duzu haien ikuspegia.

Bisita gidatuak

Informazioa eta erreserbak 945 254 759 telefonoan.

Bisita gidatuak Atarian

Atariko hezitzaile batek interpretazio zentroaren espazioak erakutsiko dizkio taldeari, eta amaitzeko Atariko erakusketa iraunkorra bisitatuko dute, bisitariek hura ikusteko denbora gehiago izan dezaten.

  • Iraupena: 60 min.
  • Noiz: Asteartetik ostiralera, arratsaldez, 16:30etik 18:30era neguan eta 16:30etik 19:30era udan. Asteburu eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 18:30eta neguan eta 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30eta udan.
  • Partaide kopurua: 20
  • Sasoia: Urte osoan, aurretiaz hitzordua eginda.
Bisita gidatuak Salburuko parkean

Hezitzaile batek taldea lagunduko du Salburuko habitatak bisitatzen dituen ibilbide zirkular batean, habitat bakoitzaren ezberdintasunak, bertako bioaniztasuna eta parkean eta Eraztun Berdean egindako lan nagusiak azalduz. Elementu erakargarri nagusia Las Zumas behatokira egingo den bisita dago, bertan hezeguneko landaredi eta faunaren zatirik garrantzitsuena ikus baitaiteke.

  • Iraupena: 90 min.
  • Noiz: Asteartetik ostiralera, arratsaldez, 16:30etik 18:30era neguan eta 16:30etik 19:30era udan. Asteburu eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 18:30eta neguan eta 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30eta udan.
  • Partaide kopurua: 20
  • Sasoia: Urte osoan, aurretiaz hitzordua eginda.
Eraikinaren espazioak
Atondoa

Atondoa

Bisitarien harrera eta arreta lekua da. Parkean eta Eraztun Berde osoan dauden ibilbideen berri jakin ahal izango duzu bertan. Prismatikoak, landa-gidak, bizikletak, etab. utziko dizkizute, nahi baduzu. Urrutiko agintea duen bideo-kamera batek Salburuko urmaelen bihotzean barneratzeko balioko dizu eta kameragatik ez balitz bisitariek ikusi ezingo luketen tokietara iristen utziko dizu.

Erakusketa iraunkorra: "Salburuko urmaelak"

Erakusketa iraunkorra

Modulu elkarreragileak baliatuz, erakusketa honek baltsetako uraren jatorria, parkearen eboluzio historikoa, hezeguneak ekosistema gisa nola funtzionatzen duen, bere natur balioak, Salburuko parkeak gizarteari eskaintzen dizkion funtzioak eta zerbitzuak eta pairatzen dituen mehatxuak ulertzen lagunduko dizu.

Aldi baterako erakusketen aretoa

Aldi baterako erakusketak

Areto honek bioaniztasunari eta natur ondareari buruzko aldi baterako erakusketak ditu. Erakusketa ibiltariak bisitatzeko lekua da. Ospe nabarmena daukaten egileek edo erakundeek sortutako erakusketak ikusi ahal izango dira, baina era berean, Atariaren lan esparruko zerbait interesgarria duen edozein pertsona edo taldek bere erakusketak antolatu ahal izango ditu erakustoki honetan.

Areto honetan erakusketa bat egiteko interesa duzuenok proiektu bat aurkez dezakezue. CEAk ekonomikoki lagunduko du hautatutako erakusketa proiektuen ekoizpenean. Bidali posta elektroniko bat

Egongela

Egongela

Salburuko parkera zabalik dagoen leihate handi bat du areto honek, atsedenerako eta lasaitasunerako leku bat eskainiz. Horretaz aparte, bioaniztasunari eta natur ondareari buruzko informazio tematikoa edukiko duzu eskura, bai informazio orokorra bai zuzenean hezeguneei buruzkoa.

Behatokia

Behatokia

Ataria eraikinaren elementurik bereziena da. Balkoi honetatik ikuspegi pribilegiatua edukiko duzu, baltsak eta Gasteiz mendiak ikusiko dituzu.

Bioaniztasunaren laborategia

Laborategia

Erabilera anitzeko lantegi-ikasgela da hau. Ikasleen taldeek Atarira egindako bisitaldietan programatutako jarduera zenbait egingo dituzte bertan.

Familia taldeek ere lekua izango dute hemen, haientzako lantegiak, ikuskizunak, etab. antolatuko baitira.

Horrez gain, txikitxoenen eskari eta interesei erantzuteko prest dago. Hezeguneen inguruko jolas, gozamen eta abenturarako espazio tematikoa eskaintzen du, haurrek ekosistema hauek ezagut ditzaten..

Ekitaldi aretoa

Ekitaldi aretoa

Erabilera anitzeko gunea da, 50 lagunentzako tokia duena. Aulki mugikorrak, proiekzio tresnak, soinu tresnak eta aldi bereko itzulpenerako ekipamendua du.

  • "Salburua beste ikuspuntu batetik" bideoa ikusi ahal izango duzu.
  • Hitzaldiak, aurkezpenak, lantegiak, etab. ikusi ahal izango dituzu.

Ekitaldi aretoa prest dago bioaniztasunaren eta natur ondarearen inguruan lan egiten duten taldeek erabil dezaten.

Bere jarduerak Atarian antolatzeko interesa duen edozein elkarte edo talde etor daiteke. Jarri harremanetan CEArekin(Beste leiho batean irekiko da).

Bideoa: Salburua beste ikuspuntu batetik

Bideoa

Salburuko parkea burruntzi baten ikuspuntutik ikusiko duzu. Odonatu hau akuatikoa da bere garapenaren fase batean, larba fasean alegia. Urmaelak ur azpitik nolakoak diren erakutsiko dizu. Heldua denean intsektu hegalaria izanik, hezegunea airetik erakutsiko dizu.

Kafetegia

Barra zerbitzua du eta pintxo beroak eta hotzak zerbitzatzen ditu.

Baltsak

Baltsak

Atariak badu bere inguruan hainbat urmael edo baltsa. Gune horietan gure latitudeetako barnealdeko hezeguneek (kostaldekoak ez direnek) dituzten izaki bizidunak ikusi ahal izango dituzu.

Behatokia daukazu, bestalde, Salburutik urtean zehar igarotzen diren hegazti espezieak behatzeko.

Parkean barreiatutako zaldain eta uhartetxoek urmaeletan barneratzeko balioko dizute, toki honetan bizi diren landare eta animaliez gozatzeko.

Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu Atariaren fitxa gidaria

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: