Udaleko hezkuntza jarduerak - Guraso Eskolak
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza
Azalpena
Guraso eskolen (GE) ekimen honekin, familiei zuzendutako prestakuntza, orientazio eta laguntza guneak sortzea sustatzen da, familiek aukera izan dezaten beren esperientziak partekatu eta seme-alaben hezkuntza prozesuari buruz hausnartzeko.
Talde bakoitzak bere intereseko gaiak aukeratzen ditu eta pertsona aditu baten laguntza izaten du.
Guraso eskolen informazio-liburuxka
Balioak
Parte hartzea, erantzunkidetasuna eta barne hartzea.
Helburuak
- Familiei hezkuntzan eta hezkuntza-esparruan gaitzen, antolatzen eta parte hartzen laguntzea.
- Gurasoek hezitzaile gisa duten erantzukizunaren kontzientzia handiagoa hartzea.
- Gurasoen erantzunkidetasuna sustatzea seme-alaben zaintzan eta hezkuntzan.
- Seme-alabekin gertatzen diren arazo komun batzuk prebenitzeko eta/edo horiei aurre egiteko baliabideak eta jarraibideak proposatzea.
- Familiek berek eta ikastetxeetako zuzendaritza-taldeek parte hartzeko dituzten behar espezifikoak eta oztopoak antzematea.
- GEn parte hartzen duten pertsonek eta Udal Hezkuntza Zerbitzuak proposatutako gai interesgarrien tratamendua bultzatzea.
- Ezagutza- eta laguntza-sareak sortzea.
Hartzaileak
- Gurasoak
Antolamendua
- Lekua: talde bakoitzaren ikastetxea.
- Egutegia: hileroko edo hamabosteroko saioak, eskola bakoitzak zehaztuko dituen egunetan.
- Ordua: ikastetxe bakoitzak zehaztekoa.
- Iraupena: 1,5 ordu hamabostean behingo saioak eta gehienez 2 ordu hilean.
- Materialak: koordinatzaileak behar duten dokumentazioa emango die parte-hartzaileei.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: dagokionean zehaztuko da.
- Hizkuntzak: euskara, gaztelania.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izena emateko fitxa posta elektronikoz bidaliko da mjportillo@vitoria-gasteiz.org edo cangulo@vitoria-gasteiz.org helbidetara.
- Ordaintzekoa: ez.
- Oro har, ikastetxe eskatzaile bakoitzean talde bat eratuko da.
- Eskola bakoitzak bozeramile bat izendatuko du bere kideen artetik, eta pertsona hori arduratuko da Hezkuntza Zerbitzurekiko harremanez eta Eskola ordezkatzeaz.
- Parte hartzen duten ikastetxeek eta erakundeek, jarduera honetan parte hartzen dutela jakinarazten edo zabaltzen dutenean, Gasteiz hiri hezitzailea proiektua berariaz aipatzeko konpromisoa hartzen dute.
- Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Kultura eta Hezkuntza Saila.
- Helbidea: Frai Zacarias Martinez kalea 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.
- Harremanetarako:
- Maria Jesús Portillo 945161616 – luzapena: 6541 mjportillo@vitoria-gasteiz.org
- Carlos Angulo 945 161616 - luzapena 6545 cangulo@vitoria-gasteiz.org.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.