Automobil bidezko mugikortasunari buruzko ohiko galderak

Zer moduz mugatuko da zirkulazioa superetxadien barruan?
Superetxadietara autoak sartzea hainbat modutan kontrola daiteke. Modurik sinpleena kaleetan zirkulazioaren zentzua aldatzea izango litzateke, horrela lasterbide modura autoek egiten duten zenbait kaleren erabilera murriztuko bailitzateke. Neurri hau bideragarria ez den kasuetan, sartzeko kontrol gailuak jarri beharko lirateke, adibidez mutiloi automatikoak (egoiliarrek sartzeko txartel magnetikoa edukiko lukete) edo kamerak.
Zein ibilgailu ibil daiteke superetxadien barruan eta zein baldintzatan?
  • Egoiliarren ibilgailuak.
  • Bizikletak.
  • Zerbitzuko ibilgailuak (kalearen garbiketa eta mantenimendukoak, adinekoen edo desgaitasunak dauzkatenen joan-etorrietarakoak).
  • Larrialdietako zerbitzuak
  • Taxiak.
  • Zamalanak ordutegi jakinetan.

Salbuespen gisa, eta beti justifikatutako arrazoiak direla medio, egoiliarrak ez diren beste herritar batzuk ere sartu ahal izango dira superetxadietara, hurrengo lanak egiteko:
  • Adin txikikoei laguntzea.
  • Mugikortasun urria duen edo mendekotasunak dituen pertsonei laguntzea.
  • Objektu handiak utzi edo eramatea dendetara.
Zein ekintzak gauzatuko dira superetxadiak sortzeko?
  • Zoladura maila berean jarriko da kale osoan, galtzada eta espaloiak mailagatik bereiztu gabe.
  • Hiriko altzari berriak instalatuko dira.
  • Kaleen oinezko izaera finkatzen lagunduko duten elementuak margotuko dira galtzadan.
  • Zuhaitzak landatuko dira.
  • Ibilgailuen pasaera seinaleztatu eta mugatuko duten elementuak (mutiloiak, sartzeko kontrol sistemak) instalatzea.
  • Merkantziak banatzeko moduak sortzea, esaterako zamalanetarako ordutegi bereziak eta erabilera anitzeko lerroak oinarrizko bide sarean.

Horrez gain, erabilera anitzeko lerroetan hurrengoei emango zaie konponbidea:
  • Zamalanak haran orduetan (zirkulazio gutxi duten orduetan).
  • Ibilgailuen pasaera puntako orduetan (zirkulazio asko duten orduetan).
  • Aparkatzeko tokiak izatea gauez.
Nolakoa da superetxadi baten barrua?
Superetxadien barrua kalitatezko espazio publikoa izango da:

  • Irisgarria
  • Jarraia
  • Segurua
  • Erosoa
  • Altzari egokiak dituena
  • Zuhaitz egokiak dituena
Zer dira superetxadiak?Zenbat egongo dira hirian eta nola egongo dira banatuta?
Superetxadi bat oinarrizko bidez inguratutako etxadien multzo bat da. Oinarrizko bideak zirkulazioa bideratzeko erabiliko diren kale nagusiak dira. Hiria, berz, superetxadietan egituratuko da.

Superetxadien barruan oinezkoek lehentasuna izango dute eta bertara txirrindulariak, zerbitzuko ibilgailuak, larrialdietakoak, egoiliarrenak eta zamalanak egitera doazenak (ordutegi mugatuan) sartu ahal izango dira. Kaleek plataforma bakarrekoak izango dira, alegia, dena maila berean egongo da, eta abiadura mugatuko da oinezkoek, txirrindulariek eta gidariek modu baketsuak kalea partekatu dezaten.

Hasieran egoiliarrek superetxadien barruan aparkatu ahal izango dute. Lurrazpiko aparkalekuak eratzen diren heinean, gainazaleko aparkalekuak desagertzen joango dira.

Hiri 77 superetxadietan egituratuko da, hurrengo planoak erakusten duen moduan banatuta.
Non geldituko dira lineaz kanpoko garraioak (eskoletakoak, enpresetakoak)?
Planak planteatzen duen mugikortasun sistema berriaren baitan lineaz kanpoko garraioak izango duen lekua oraindik ez da zehaztu, azterketa pean dago.
Oinarrizko bideek bide azkar gisa funtzionatuko dute? Zein izango da zirkulazio abiadura maximoa haietan?
Ez, oinarrizko bideek ez dute bide azkar gisa funtzionatuko. Abiadura mugak 50 km/h-koa izaten jarraituko du.
Bide hauetako zirkulazioaren jarioa hobea izangoda semaforoen erregulazio berriak hori erraztuko duelako.
Zenbat eta zeintzuk dira oinarrizko bideak? Zein kaleak izango dira?
Planaren arabera, zirkulazioaren zatirik handiena hiria osatzen duten 700 kaleetatik 150etik bideratuko da. Oinarrizko bideen sare honek zirkulazioko 3 eraztun ditu.
Barnekoak, horiak alegia, erlojuaren orratzen aldeko zentzua dauka; tartekoak, laranjak, erlojuaren orratzen aurkako zentzua dauka, eta kanpokoa, arrosa, bi zentzuetakoa da. Eraztunen osagarri, beste kale batzuek berdeek, eraztunak elkarlotzen dituzte eta sarearen funtzionaltasuna bermatzen dute.

  • Eraztun horia osatzen duten kaleak hauek dira: Koroatzea, San Ignazio Loiolakoa, Frantzia, Bake, Ortiz de Zarate, Florida, Ramón y Cajal, Luis Heintz, Ramiro Maeztu eta Domingo Beltrán Otazu.
  • Eraztun laranja osatzen dutenak hauek dira: Errege-erregina katolikoak, Simon de Anda, Basoa, Gasteiz hiribidea, Gaztelako atea, Ramón y Cajal, Manuel Iradier, Pio XII eta Herrandarren kalea.
  • Azkenik, eraztun arrosa Juan Garai, Euskal Herria bulebarra, Mediterraneoaren hiribidea, Zabalgana hiribidea, Tanis Agirrebengoa, Martin Fiz, Zumabide, Iturritxu, Jacinto Benavente, Madril eta Zaramaga kaleek osatzen dute. Eraztun hau bikoiztu egiten da Jose Atxotegi, Mexiko, Pedro Asua eta Zumakadi ibilbidetik.
  • Oinarrizko bideen planoa
Nondik nora ibiliko da zirkulazioa?
  • Zirkulazioa berrantolatu egingo da, eta motordun ibilgailuen zirkulazio nagusia kale nagusi batzuetatik bideratuko da, oinarrizko bideen sarea deitzen den egituratik alegia.
  • Hiriko gainerako kaleetan desagertu egingo litzateke pasaerako zirkulazioa deritzona, hau da, ez irteera ez helmuga kale horietan ez daukaten ibilgailuen pasaera. Egoiliarren, zerbitzukoen eta larrialdikoen ibilgailuak soilik sartu ahal izango lirateke superetxadi barruko kaleetara.
Zer dira oinarrizko bideak?
Zirkulazioa lehentasunez ibiltzeko prestatuta egongo diren kaleak dira. Garraio pribatua zein garraio publiko kolektiboa, biak bideratuko dira kale hauetara.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.