Hiriko garbiketa publikoari buruzko ohiko galderak
Bada tapizak astindu edo landareak ureztatzeko ordutegi berezirik?
Bai, Garbiketari eta Hondakinen Bilketa eta Garraioari buruzko Ordenantzaren arabera, horrelako lanak bide publikoan egiteko ordutegia 22:00etatik 10:00etara da.
Zergatik garbitzen da urez euria egiten duen egunetan?
Ureztatzea ez da besterik gabe bustitzea, baizik eta urez presio nahikoa egitea zoruan itsatsita dagoena altxatzeko eta bildu ahal izateko. Horregatik, euria egin arren, batzuetan ur-makinaz garbitu behar da.
Zergatik garbitzen dira hiriko alderdi batzuk 06:30ean, zarata egiten badu?
Hiriko alderdi batzuk mekanikoki garbitu behar direlako oinezkoak igarotzen hasi aurretik. Ekortzaileak eta ur-makinak ezin dira ibili oinezko ugari igarotzen den kaleetatik, horregatik goizean goiz egin behar dira lan horiek.
Zergatik biltzen da zarama gauez hainbesteko zarata egiten badu?
Hondakinak egunez biltzeak enbarazu handia egiten duelako kaleetan, batez ere kamioaren abiadura mantsoak sortzen dituen ilarengatik eta edukiontziak hustean sortzen diren usainengatik. Horregatik hiriguneko edukiontziak gauez bildu behar dira.
Bada zarama bilketa pneumatikorako ontzien kanpoaldean uzterik?
Ez. Hondakinak ontzietatik kanpo uztea ordenantzaren arau-haustea da, eta zigorra ekar dezake. Ontziak beteta edo buxatuta egonez gero, ontzi hurbilenera joan behar da hondakinak uztera.
Zergatik daude hondakinak biltzeko bi edukiontzi mota, bata pedalduna eta bestea pedalik gabea?
Edukiontzietako hondakinak biltzen dituzten kamioiak desberdinak dira, kaleen zabalerara egokitzeko. Horrek baldintzatu egiten du edukiontziaren tamaina, bai eta irekitzeko sistema. Pedala duten edukiontziak handiagoak dira, baita biltzen dituzten kamioiak ere. Pedalik gabeko edukiontziak txikiagoak dira, eta ibilgailu txikiagoek biltzen dituzte.
Nahitaez gaueko 22:00etatik aurrera utzi behar al da zarama?
Bai. Edukiontzi grisak egun osoan kalean egon arren, ordenantzak ordutegi hau betetzeko agintzen du:
- Neguan, gaueko bederatzietatik aurrera.
- Udan, gaueko hamarretatik aurrera.
Zergatik ezin dut ez etxetresna elektrikorik ez tresna elektronikorik bota zaborretara?
Hondakin horiek ez direlako hiri hondakintzat jotzen, barruan ingurumena kutsatzen duten osagaiak baitituzte. Horregatik gaika bildu behar dira, gero kudeatzaile baimendunak deskutsa ditzan.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.