Hiri garbiketa eta hondakinak - “Eman beste bira bat. Dale otra bira”

Vitoria-Gasteizko Udalak hiri garbiketa eta hondakinen biltze zerbitzua eskaintzen du hiria garbi mantentzeko objektiboarekin.

Aldi berean, hiri-hondakin solidoak aintzat hartzeko eta kudeatzeko moduari buelta bat emateko funtsezko helburuarekin, herritarrak sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko estrategia bat garatu da: Bira.

Eman beste bira bat” lelopean, PreZero-Onaindiak aldi baterako enpresa-elkarteak (ABEE) kudeatzen duen zerbitzuaren irudiak hondakinek hiriaren ekonomia zirkularraren estrategiaren barruan duten balioa bistaratu nahi du.

Horrela, Birak hondakinak kudeatzeko ohiturak hobetzera animatu nahi ditu herritarrak, funtsezko elementua baita hiri jasangarriagoa eraikitzen jarraitzeko, horrek eragiten baitu hainbat alderdi garrantzitsutan, hala nola klima-aldaketara egokitzea, gure ingurunearen ingurumen-hobekuntza edo gure kaleen garbiketa.

Murriztu, berrerabili eta birziklatu

Gure etxeetan sortzen ditugun gehien-gehienek bigarren bizitza bat izan dezakete eta izan behar dute. Ondo bereizten baditugu eta edukiontzi egokietan uzten baditugu, egunkari zahar bat aldizkari berri bihur daiteke, botila bat beirazko ontzi berri batean, esne-tetrabrick bat detergente baterako ontzi berri batean edo arrautza-oskol bat ongarri batean, edo energia sortzeko ere balio dezake.

Informazio gehiago

Hiri garbiketa eta hondakinei buruzko ohiko galderak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.