Herritarren Udal Txartelari (HUT) buruzko ohiko galderak

1.  Zer da Herritarren Udal Txartela (HUT)?
Gasteizko Udalak emandako txartela da, titularra udal zerbitzu eta tramite jakin batzuetarako identifikatzea helburua duena.
Norberak eta ez besteek erabiltzeko da txartel hau.
2.  Zertarako balio du?
Udal instalazioetako abonatuei udalaren zenbait kirol instalazioetara eta zerbitzuetara sartzea ahalbidetzen die. Izan ere, txartelak duen hurbileko antenak instalazioetako tornu mekanikoetatik igarotzeko aukera ematen du.
Txartelak webgunean eskaintzen diren zenbait online zerbitzuetara sartzeko aukera ematen du, Herritarren Udal Txartelak dituen kodeei eta pasahitza gaitzeari esker.
3.  Nola funtzionatzen du Herritarren Udal Txartelak?
Gaitu gabeko txartela: udal instalazioetako abonatuei udalaren zenbait kirol instalazioetara eta zerbitzuetara sartu eta udal jardueretan prezio murriztuak izatea ahalbidetzen die. Izan ere, txartelak duen hurbileko antenak instalazioetako tornu mekanikoetatik igarotzeko aukera ematen du.
Txartel gaitua: hainbat instalazioetan sartzeko balio izateaz gain, txartela gaituz gero udalaren webgunean eskaintzen diren zenbait online zerbitzuetara sartzeko aukera dago. Horretarako ezinbestekoa da txartela egin zenean herritarrak pasahitza edo helbide elektronikoa eman izana. Horrelakorik ezean, Herritarrei Laguntzeko Bulegoren batera jo behar da.
4.  Nork eska dezake Herritarren Udal Txartela?
Gasteizko Udalak ematen dituen zerbitzuak azkar eta seguru baliatu nahi dituen edozein herritarrek eska dezake. Eskaerari buruzko informazio gehiago

5.  Adingabea naiz; eduki dezaket txartela?
Bai. 16 urtetik beherakoek legezko ordezkariaren baimen sinatua eta haren indarreko NANaren fotokopia aurkeztu behar dute txartela lortzeko.Eskaerari buruzko informazio gehiago
6.  Nor da tutorea edo legezko ordezkaria, 16 urtetik beherakoen kasuan?
Adingabearen aita edo ama, edo adingabearen legezko ordezkaritza eman zaion pertsona fisikoa.
7.  Zein agiri aurkeztu behar dut eskatzeko?
Dokumentazioa azaltzen duen tramitea kontsultatu.
8.  Non eska dezaket? Unean bertan emango didate?
Kontsultatu tramitean txartela egiteko tokia eta emateko epeak.
9.   Txartela lapurtu edo galduz gero, zer egin behar dut?
Herritarrei Laguntzeko Bulegoetakoren batean baliogabetu beharko duzu. Ondoren, nahi izanez gero, beste txartela bat lortzeko izapideak egin ditzakezu.
10.  Txartela gaituz gero, zer egin behar dut?
Kontsulta ezazu nola gaitu tramitean.

11.  Txartelaren pasahitza ahaztuz gero, zer egin behar dut?
Tramitean kontsultatu zer egin behar duzun pasahitza ahaztu bazaizu.
12.  Pasahitza aldatuz gero, zer egin behar dut?
Pasahitza aldatuz gero, zer egin behar duzun tramitean kontsultatu.
13.  Herritarren Udal Txartela egiteak badu kosturik?
Txartela lehenengo aldiz egiteak ez du inolako kosturik. Galdu edo lapurtuz gero kopia egin nahi bada, indarrean dagoen ordenantza fiskaletan xedatutakoa aplikatuko da.
14.  Udalaren kirol instalazioetako bazkide naiz; txartel berria eskatu behar dut?
Bai. Udalaren kirol instalazioetara sartzeko, bazkideek gaitasun hau egiaztatzen dute Herritarren Udal Txartelaren bidez.
15.  Badut beste identifikazio txartel pertsonal bat. Herritarren Udal Txartela ere eska dezaket?
Bai, Herritarren Udal Txartela bateragarria da gainerako identifikazio txartel pertsonalekin. Hala ere, bazkideei udalaren kirol instalazioetan sartzeko aukera ematen dien bakarra da.
16.  Zein alde du Izenpe txartel ziurtatuarekin eta NAN elektronikoarekin ?
Guztiak dira identifikazio txartel digitalak. Herritarren Udal Txartelak ez du ziurtagiri elektronikorik, horixe da alde nagusia; beraz, sinadura digitala behar duten tramiteetarako NAN digitala edo Izenpek emandako txartela erabili beharko dira.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Página web: Preguntas frecuentes sobre la Tarjeta Municipal Ciudadana (TMC)

  • Quería saber si me puedo apuntar a actividades de los centros civicos de vitoria si no soy de Vitoria, porque pongo mis datos y no me deja.

    Jan Normal 2014/01/13 11:49:06 Erantzuna eman zaio

  • Para inscribirse en las actividades de centros cívicos e instalaciones deportivas municipales no es necesario el empadronamiento en Vitoria-Gasteiz. No obstante, para poder apuntarse es preciso que sus datos (nombre, apellidos, DNI…) ya consten en la base de datos municipal, por haber tenido, anteriormente, alguna relación administrativa con este Ayuntamiento.

    Si no ha tenido relación anterior con el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, o tiene cualquier duda, le sugerimos que se ponga en contacto con el teléfono de información municipal 010 (945 161 100 si llama desde fuera de Vitoria-Gasteiz), desde donde podrán darle de alta en la base de datos municipal para, después, inscribirse en las actividades.

    Esperamos que esta información le sea de utilidad.

    Udalaren logotipoa Udala 2014/01/13 13:46:17