Ordaintzeko aldiak
Borondatezko aldia
Udalak zerga eta tasa bakoitza ordaintzeko ezarria duen aldiari deritzo borondatezkoa. Epe horretan jakinarazteko helbidea zein bankuarena alda daitezke. Gainera, ordainketa helbideratzea erabakiz gero, Udalak epearen azken egunean kargatzen du dena delako zenbatekoa.
Betearazte aldia
Borondatez ordaintzeko epea amaitzen den egunaren biharamunean hasten da betearazte aldia, eta gainordainak ordaintzea dakar:
- Betearazte aldiko gainordaina: % 5ekoa; borondatezko epean ordaindu ez den zorra osorik ordaintzen denean aplikatzen da. Premiamenduzko probidentzia jakinarazi aurretik ordaindu behar da.
Betearazte aldiko gainordainari dagokion epea igaro ondoren, beste gainordain batzuk aplikatzen dira:
- Premiamendu gainordain murriztua: % 10ekoa, premiamendu-probidentzia jaso ondoren zorra betearazte aldiaren barruan ordaintzen bada.
- Premiamendu gainordain arrunta: % 20koa; aurreko baldintzak betetzen ez direnean aplikatzen da, hau da, betearazte aldian ordaintzeko epea bukatu eta gero ordaintzen denean. Orduan, sortutako berandutze-interesak ere ordaindu beharra dago.
Itzulitako ordainagirien berri emateko zerbitzua
Banketxeek herritarrek helbideratuta duten ordainagiri bat itzultzen badiote Udalari, Udalak herritarrei abisua bidaltzen die hainbat bide erabiliz: SMSa, e-maila, telefono finkoa edo gutuna.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.