Wifi sarbide zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

MESEDEZ, IRAKUR ITZAZU ARRETAZ BALDINTZA OROKOR HAUEK ZERBITZUA BALIATZEAN BALDINTZAK ONESTEN DITUZULA ADIERAZTEN DUZU

Agiri honen xedea

  • Gasteizko Udalaren wifi guneetan sartzeko zerbitzuak baliatzeko baldintzok erabilera hori arautzeko helburua dute, bai eta, erabiltzailea zaren aldetik, Internet bidez eskura jartzen zaizkizun eduki eta zerbitzuetan sartzeko baldintzak zehazteko helburua ere.
  • Irakur itzazu arretaz baldintza orokor hauek. UDALAK eskaintzen duen zerbitzua onesteak zein erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak baldintza orokor hauetan adierazitako termino oro guztiz eta salbuespenik gabe onesten dituela.
  • UDALAK erabilera baldintza hauek edozein unetan osorik edo zatika aldatzeko eskubidea izango du.

» aurkibidera itzuli

Erabiltzaileak eta onespena

Erabiltzaile adindunak. Wifi zerbitzuez baliatzean erabiltzaile bihurtzen dira. Erabiltzaile izaerak nahitaez dakar berekin erabilera baldintza hauetako termino guztiak eta bakoitza inolako salbuespenik gabe ONESTEA, bai eta hautatutako eduki nahiz zerbitzuari aplikatu ahal zaizkion berariazko baldintzak onartzea ere. Nolanahi ere, wifi gunea erabiltzean baldintza hauek, berariazko baldintzak eta aplikatzekoak diren lege ohar eta gomendio oro zorrotz bete beharko dira.

Erabiltzaile adingabeak. Adingabeek gurasoen edo legezko ordezkarien baimena behar dute nahitaez wifi guneetan sartu eta horiek baliatzeko. Adingabe bat zerbitzuan sartu edo hura erabili badu, gurasoen edo legezko ordezkariaren baimena duela joko du UDALAK.

  • UDALAK hau jakinarazten die adingabeen guraso edo legezko ordezkariei: wifi guneak Interneterako sarbide aske eta gardena eskaintzen du, hots, adingabeentzat egoki ez diren edo debeku diren eduki zein zerbitzuetan sartzeko bide ematen du. Adingabeen guraso edo legezko ordezkariei gogorarazten zaie beren erantzukizuna dela, eta ez besterena, beren kargu dituzten adingabeentzat zein eduki eta zerbitzu den egoki kontrolatu eta erabakitzea.
  • UDALAK adingabeen guraso edo legezko ordezkariei jakinarazten die, halaber, badirela beren kargu dituzten adingabeentzat egokitzat jotzen ez dituzten eduki eta zerbitzuetarako sarbidea blokeatu eta iragazteko aplikazio informatikoak. Erabili ohi duen nabigatzailean aurkituko dute horri buruzko informazioa.

» aurkibidera itzuli

Eskaintzen den wifi zerbitzuaren ezaugarriak

  • UDALAK Interneteko zerbitzuetan erabiltzaile gisa sartzeko bide ematen dizu.
  • Wifi sarbide zerbitzua jarraitutasunez eskuragarri izan dadin bermatzen saiatuko da UDALA. Hala ere, baliteke helbide aldaketek, konexio berriak egiteak edo web orria eguneratzeak zerbitzua etetea, lan horiek burutzeko behar den denboran.
  • UDALAK edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe aldatu ahalko ditu sarbide orriaren aurkezpena eta konfigurazioa, bai eta zerbitzuak berak ere. Erabiltzaile zaren aldetik, GASTEIZKO UDALAK edozein unetan zerbitzu hau eten, desaktibatu edo kentzea duela aitortu eta onesten duzu.
  • UDALAK badu erabiltzaileentzako arreta zerbitzua, zerbitzu honi buruzko kexak edo oharrak azal ditzazun; horretarako 010 telefonora hots egin dezakezu (945 161100 telefonora telefono mugikorrez edo Gasteiztik kanpotik deituz gero), 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera, eta 08:00etatik 14:00etara larunbatetan. Udalaren web-orriko herritarren postontzia ere erabil daiteke, eguneko 24 orduetan eta asteko egun guztietan. UDALAK helbide hori zein ordutegia aldatzerik izango du.
  • UDALAK erabiltzaileak emandako helbide elektronikora egiten dituen komunikazio eta jakinarazpen oro eraginkortzat joko dira ondorio guztietarako.
  • Zenbait gunetan eskainitako WiFi4EU zerbitzuari dagokionez, UDALAK WiFi4EU proiektuaren baldintzak beteta eskainiko du zerbitzua.

» aurkibidera itzuli

Erabiltzailearen betebeharrak

Erabiltzailea zaren aldetik, wifi sarbide zerbitzua arduraz eta zuzen baliatuko duzu, eta hitz ematen duzu ez duzula erabiliko legearen, moralaren eta onartutako gizalegearen aurkako jardueretarako, ez eta legez kanpo edo debekatuta dauden nahiz besteren eskubide eta interesei kalte egiten dieten helburu edo ondorioak lortzeko. Halaber, hitz ematen duzu ez duzula inola ere erabiliko zerbitzua bera, agiriak, artxiboak edo Internetez sarbidea duen edozein informatika ekipotan gordetako edukiak hondatu, baliogabetu, gainkargatu eta zuzen erabiltzea eragozten duen moduan. UDALAK ez du bere gain hartuko horrek ekar dezakeen inolako erantzukizunik.
Bereziki erabiltzaileak hitz ematen du ez duela honelakorik erabili, igorri edo zabalduko -zerrenda eredu gisa ematen da, eta ez du osoa izateko asmorik- :

  • Eduki edo material lizunak: wifi sarbide zerbitzuak haur pornografia edo material lizunak iragarri, igorri, partekatu, erakutsi edo eskura jartzeko erabiltzea. Legez kanpoko jarduera horiek UDALAREN wifi sarea baliatuz bideratzen badira, UDALA legez behartuta dago aginte eskudunei jakinaraztera.
  • Hizkera iraingarria edo gehiegizkoa: wifi sarean hizkera iraingarria, garratza, gehiegizkoa edo mehatxagarria erabiltzea, edo ohorea, norberaren eta familiaren intimitatea nahiz norberaren irudia zaintzeko eskubidearen aurkako mezuak igorri edo iragartzeko erabiltzea.
  • Beste sistema edo sareetara sartzea, legez kanpokoa bada edo baimenik ez badu: beste pertsona baten jabetzako sistema edo sareetara sartzea, legez kanpokoa bada edo baimenik ez badu, edo beste pertsona baten segurtasun neurriak gainditzen saiatzea ("hacking" delakoa). Sistema bati eraso egiteko erabil daitekeen edozein jarduera (hots, portuak eskaneatzea edo informazioa jasotzea).
  • Birusak, harrak edo troiarrak Internetez zabaltzea, edo beste edozein jarduera suntsigarri; birusak sortu edo Internetez igortzearekin, har edo troiarrekin, saturazio, "mailbombing" edo zerbitzua ukatzeko erasoekin lotutako informazioa zabaltzea; botnet-ak sortu eta kudeatzea; besteren sare baliabideen erabilera eteten edo eragozten duten jarduerak.
  • Sarbide bakoitzean emandako IP helbidea iruzurrez erabiltzea.
  • Konstituzioan, nazioarteko hitzarmenetan eta munduan indarrean diren legeetan onetsitako oinarrizko eskubideei eta askatasun publikoei aurka, mesprezu edo eraso egiten dieten jarduerak.
  • Pasahitza beharrezkoa den wifi-sareetara konektatzeko, erabiltzaileak hitz ematen du zerbitzuan sartzeko UDALAK ematen dizkion gakoak (logina eta pasahitza) arduraz erabiliko dituela. Erabiltzaileak hitz ematen du isilean gordeko dituela, eta haiek zaintzeaz arduratuko dela. Galdu edo lapurtuz gero, albait azkarren jakinarazi beharko du erabiltzaileak, UDALAK alda ditzan. Kontratatutako zerbitzuan sartzeko gakoak lapurtu edo galdu direla jakinarazi bitartean besteren batek zerbitzuak baliatzen baditu, erabiltzaileak ordaindu beharko ditu horri dagozkion gastuak.

GASTEIZKO UDALAK gure hiriko herritarrek eta bisitariek erabil eta goza dezaten eskaintzen du zerbitzua. Beraz, erabiltzailea zaren aldetik, wifi sarbide zerbitzua xede pribatu eta partikularretarako erabiltzeko dela aitortu eta onetsi egiten duzu, berariaz debekatzen baita enpresa jardueretarako erabiltzea.

» aurkibidera itzuli

Bermeak baztertzea

Honelako zerbitzu bat ematerakoan faktore ugari bere erantzukizunetik kanpo daudenez, UDALAK ez ditu bermatzen, ez inplizituki ez berariaz, erabiltzaileak Internetez inoiz lortu nahi dituen zerbitzuak. Esaterako, UDALAK ez du bermatuko:

  • Une oro eta edonondik zerbitzua erabilgarri izatea eta funtzionamendua etengabea izatea.
  • Interneteko zerbitzuetara etengabe eta une oro sartu ahal izatea.
  • UDALAREN wifi guneetatik erabiltzaileak eskuratzen dituen Interneteko zerbitzuen kalitate, elkarreragingarritasun, abiadura eta funtzionalitate mailak.
  • UDALAREN wifi guneetatik eskaintzen diren zerbitzuak zenbateraino diren egokiak xede partikular edo berariazko baterako.
  • UDALAREN wifi guneetatik erabili nahi diren Interneteko zerbitzuen egiatasuna, zehaztasuna, sakontasuna, zilegitasuna, fidagarritasuna, gaurkotasuna eta erabilgarritasuna.
  • UDALAREN wifi guneetan eskaintzen den sarbide zerbitzuaren bitartez emandako eduki edo zerbitzuetan birusik edo beste osagai kaltegarririk ez egotea.
  • UDALAREN wifi guneetatik ireki diren Interneteko guneetan gordetako edo handik igorritako datuak baimenik gabe lortzea edo aldatzea.
  • Berariazko baldintzetan espresuki adierazi ezean, UDALAK ez du esku hartzen wifi sarbide guneetatik beste batzuek ematen dituzten eduki edo zerbitzuen eskaintzan.
  • Orobat, UDALAK ez du ez ikuskatzen ez kontrolatzen horien zilegitasuna, zehaztasuna, egiatasuna, egokitasuna, kalitatea, fidagarritasuna, benetakotasuna edo erabilgarritasuna, eta, beraz, ez du horien inolako bermerik eskaintzen.

» aurkibidera itzuli

Erantzukizuna

Erabiltzailea zaren aldetik, wifi sarbide guneak erabiltzea zure erantzukizun osoa dela jakitun zara, eta borondatez onesten duzu. Beraz, legeak erantzukizuna mugatzea debekatzen duen kasuetan izan ezik, UDALAK ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen zerbitzu honen erabileraz, ez eta Interneten bidez igorritako datu edo informazioez.

Udala erantzukizunetik salbuesteak hauetatik eratorritako erantzukizunak hartzen ditu barne (zerrenda ez da mugatua):

  • UDALAren guneetako wifi sarbide zerbitzua erabiltzerik ez izatea edo etengabe ez funtzionatzea.
  • Sarbidea eten, bertan behera utzi edo ezeztatzea.
  • Erabiltzaileek sarbide zerbitzuak hornitutako kanaletik igortzen duten informazioa.
  • Zerbitzua ezegoki erabiltzeak sor ditzakeen kalte eta galerak.
  • Erabiltzaileak Interneteko gune babestuetan baimenik gabe sartzea, hacking, cracking edo antzeko tekniken bidez.
  • Zerbitzurik eza, geldotasuna eta abar, ezinbesteko arrazoiak direla eta gertatzen denean, edo Udalaren jokabide ezaxolak eraginda ez denean.
  • Erabiltzaileak Internet baliatzen duenean beste batzuek horretaz izan dezaketen ezagutzak eragin ditzakeen kalte eta galerak, erabiltzaileek zerbitzuaren bidez igorri, zabaldu, gorde, plazaratu, jaso, lortu edo eskuratzen dituzten edukiak eta komunikazioak eskuratu edo, kasua bada, eragotzi, ezabatu, aldatu edo manipulatzearen ondorioz sortutakoak.
  • Erabiltzailea zaren aldetik, jakitun zara, eta borondatez onesten duzu, wifi guneetatik eskuratzen dituzun zerbitzu eta edukien hornitzailea -GASTEIZKO UDALAREKIN zerikusirik ez duena- dela erantzule bakarra haren eduki eta zerbitzuak zure eskura jartzeak kalte edo galerarik sortuz gero.
  • UDALAK ez ditu bermatzen erabiltzaile gisa Udalaren wifi guneetatik eskuratzen dituzun eduki eta zerbitzuen eskuragarritasun teknikoa, kalitatea, zehaztasuna zein egiatasuna. Udalak ez du horien gaineko inolako kontrolik, eta ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen horiek eskaintzen dituzten zerbitzu eta edukiez.

» aurkibidera itzuli

Datu pertsonalak

  • Erabiltzailea zaren aldetik, UDALAK erregistro orri batzuk betetzeko eta zenbait datu pertsonal emateko eskatu ahalko dizu Udalaren wifi guneen bidez Interneten sartzeko zerbitzua erabiltzeko. WiFi4EU sareari dagokionez, ez da beharrezkoa izango erregistratzea.
  • Datu pertsonal horiek datu pertsonalak babesteko politikak ezarritakoari jarraituz tratatuko ditu UDALAK. Orri horiek bete eta bidaltzen dituzularik, erabiltzailea zaren aldetik, JAKITUN ZARA, eta GASTEIZKO UDALARI berariaz BAIMENA EMATEN DIOZU eskatu dizkizun datu pertsonalak bildu eta automatikoki erabil ditzan bere helburuetarako, eta datu pertsonalak babesteko politikak ezarritako baldintzak betez.
  • GASTEIZKO UDALAK nahitaez bete beharreko segurtasuneko neurri tekniko eta antolakuntzakoak hartu ditu, eta hartuko, indarreko legeriak xedatutakoaren ildotik, eta arau horietan jasotzen ez diren segurtasun neurri osagarriak ere hartuko dituela hitz ematen du, zerbitzu fidagarri eta kalitate handikoa emate aldera. Hala ere, erabiltzailea zaren aldetik, Interneteko segurtasun neurriak ez direla menderaezinak aitortu eta onesten duzu, eta, beraz, GASTEIZKO UDALAK ezin duela bermatu zerbitzu honen bidez Internet segurtasun osoz erabiltzea.

Zerbitzu honek datu pertsonalak babestearen alorrean dagoen legeria betetzen duela bermatzen dute baldintzok, zeinak, beste batzuekin batera, "Datuen pribatutasunari buruzko politika" izeneko agirian baitaude jasota.

» aurkibidera itzuli

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea
Harremanetarako beste kontaktu bat:

Jasotako iruzkinak

Página web: Condiciones generales y de uso del servicio de acceso wifi

  • Hola me gustaría tener wifi

    Emmanuel Hebe Normal 2020/07/29 10:19:01 Erantzuna eman zaio

  • A mi un Ferrari como lo puedo solicitar al ayuntamiento para que me lo pueda regalar

    J... Alegre 2020/07/29 12:03:49 Erantzuna eman zaio

  • El Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz ofrece un servicio wifi municipal (red "wifi-vitoria-gasteiz", red "wifi-cscm " y red "wifi-VG-free"), accesible solo desde una serie de lugares. Es gratuito por considerarse un servicio esencial y complementario a otros servicios municipales.

    En la web municipal puede consultar toda la información sobre los requisitos y cómo acceder a las distintas redes mencionadas.

    Esperamos que esta información le resulte de utilidad.

    Udalaren logotipoa Udala 2020/07/29 13:16:08