Bizikletentzako azpiegiturei buruzko ohiko galderak

1.  Bizikleta bide gehiago egingo al dira? Zenbat bizikleta bide daude eta zenbat egongo dira Bizikleta Mugikortasuneko Gida Plana osatuta dagoenean?
Bizikleta Mugikortasuneko Gida Planak 2009an aurreikusi zuen 148 km zituen sare bat osatuko zela.

Planean jasotako hainbat bide berri egin direnez (eta egingo direnez), aurreikusitako luzera osoa handitzen ari da. 2014an egindako aurreikuspenen arabera, bizikleta bideak izango dituzten kaleen luzera osoa 156 kilometrokoa da. Horietatik, 2014an 117 km zeuden eginda.
2.  Nolakoa izango da bizikleta bideen sarea?
Mota askotako bizikleta bideak egongo dira: bizikleta lerroak, bizikleta espaloiak, bizikleta zidorrak, edo espazio partekatuak. Mota bakoitza kaleak dituen ezaugarrien arabera ezarriko da.

Sareari jarraikortasuna, konektagarritasuna eta segurtasuna ematea izango da lehentasuna. Hiriko ekipamenduetara eta jarduera guneetara iristea ere lehentasunezkoa izango da.
3.  Orain dauden bideak mantenduko dira? Existitzen diren horiek hobetuko dira?
Egungo bizikleta bide gehienak mantenduko dira eta haiek dituzten akatsak (konexio falta, segurtasun eza edo deserosotasuna) konponduko dira. Udalak gaur egun segurtasunaren, erosotasunaren eta konektagarritasunaren alorretan dituen irizpideak betetzen ez dituzten bizikleta bide batzuk kenduko dira. Esaterako, kaleko erdibitzaileetan edo errotondetan daudenak desgaituko dira.
4.  Bizikleta bide berriak galtzadan edo espaloietan egingo dira? Egongo al da bizikleta biderik oinezkoen esparruetan?
Bizikleta bide berriak galtzadan egingo dira, ahal den neurrian. Arau orokor gisa, ez da bizikletentzako biderik sortuko oinezkoen esparruetan. Hala ere, segurtasunagatik edo erosotasunagatik konponbiderik onena dela erabakitzen bada, sortuko dira horrelako bideak.
5.  Zein distantziara egongo da hiriko edozein puntu bizikleten saretik?
Edozein puntu saretik 250 metro baino gutxiagora egongo da, hau da, bizikletaz minutu bat baino gutxiagora. Baldintza horiek betez, biztanleen % 95ak izango du zerbitzua.
6.  Galtzadatik ibili nahi badut, nola hobetuko da nire segurtasuna?
2014ko urtarrilean indarrean sartu zen Ordenantza berriak arau orokor gisa ezarri zuen zentzu bakoitzerako zirkulazio lerro bakarra duten kaleetan gehieneko abiadura 30 km/h-koa dela, eta plataforma bakarra duten kaleetan (esaterako, Errioxa kalean) 20 km/h-koa dela. Horrez gain, seinaleen bidez "kale lasaituak" deritzotenak markatzen jarraitzeko asmoa dago, zirkulazioa motelagoa eta txirrindulari zein oinezkoentzat seguruagoa izan dadin.
7.  Bizikleta aparkaleku gehiago instalatuko da? Zenbat daude gaur egun, zenbat egongo dira eta non instalatuko dira Plana amaituta dagoenean?
Bizikleta aparkalekuak Bizikleta Mugikortasunaren Gida Planean ezarritako irizpideak jarraituz instalatzen dira.

Hirian barrena bizikleta gero eta gehiago erabiltzeko beharrezkoak diren azpiegiturak sortzen ari dira, eta horien artean daude aparkalekuak. Bizikleten joan-etorri gehiago sortzen dituzten tokietako aparkalekuak handitzen ari dira (lantokietan eta ikastetxeetan, gizarte etxeetan, merkataritza guneetan, etab.)
8.  Sortuko al dira bizikleta aparkalekuak etxabeetan?
Hiriko beste zenbait tokitan mota horretako aparkaleku seguruak sortzeko bidea aztertzen ari da Udala. Momentuz Alde Zaharrean sortu dira, auzoko bizilagunentzako.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Azken iruzkina ikusi (Noiz egina: 2019/04/08 10:15:40)

  • El plan me parece muy positivo, pero creo que habrá que habilitar más carriles bici y más espacios de aparcamiento para bicicletas y patinetes.

    El calmado del tráfico y la cultura de respeto a los usuarios de las bicicletas es importante para aportar la necesaria sensación de seguridad en la calzada.

    JJGP Pozik 2019/03/21 18:44:00

  • Gracias por su sugerencia e interés en mejorar la movilidad ciclista de Vitoria-Gasteiz.

    Udalaren logotipoa Udala 2019/04/08 10:15:40