Asexoria - Sexu aholkularitza

Asexoria

Zer da Asexoria?

Udalak 14 eta 30 urte bitarteko gazteei dohainik eskaintzen dien zerbitzu honetan zalantzak argitzen eta informazio zehatza ezagutzen lagunduko dizute sexualitatezko adituek (neska batek eta mutila batek).

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara.

Asteazkenetan 11:00etatik 13:00etara.

Uztailaren ordutegia:

Astelehena, asteartea, osteguna eta ostiraletan 10:00etatik 13:00era

Asteazkenetan 17:30etik 20:00etara

Uztailaren 19an azken eguna.

Abuztuaren ordutegia:

Itxita

Kontaktua eta hitzordua eskatzea:

asexoria@vitoria-gasteiz.org

945 16 15 83

Edo, nahiago baduzu, bete formularioa

Ez ahaztu! isilpekotasuna eta anonimotasuna bermatuta daude. Etor zaitez bakarrik, bikotearekin, taldean.... Nahi duzun bezala. Zuk erabaki!

Zertan lagundu ahal dit sexu aholkularitzak?

Zalantzarik baldin badaukazu:

  • Sexu identitateari buruz: "Nahiz eta neska izan, mutila sentitzen naiz",...
  • Desioaren orientazioari buruz: ez duzu argi mutilak, neskak edo biak gustatzen zaizun edo ez.
  • Sexualitatearen bizipenei buruz: "Normala al da nire zakilaren neurria?", "nire kontra daude mari-mutila naizela uste dutelako",...
  • Erotikoari buruz: ez duzu esperientziarik, ez dakizu zure bikotekidearekin urrats gehiago eman edo ez, sexu harremanak mantentzen ari zara baina plazerik gabe,...
  • Metodo antikontzeptiboei buruz: informazio zehatza behar duzu, noizean behin hartu ez izanaren ondorioak zein diren jakin nahi duzu, uste duzu kalte egiten dizutela,...
  • Jardun arriskutsu erotikoei buruz: nahi ez den haurdunaldia, genital bidezko gaixotasunak,...
  • Bikotearen zailtasunei buruz: "Azken bolada honetan beti eztabaidan gabiltza", "nire mutilak mugikorraren bidez kontrolpean nau",...
  • Tabuei buruz.
  • Baliabideei buruz: liburuak, filmak,...

Aholkuak, informazioa eta orientabideak emango dizkizugu. Askotan aski da horrekin. Hala ez bada, espezialista batengana jotzen lagunduko dizugu.

Laguntza-liburuxkak

Mitoak eta errealitate sexualak, gaur

Mitoak eta errealitate sexualakGure bizipenei negatiboki eragiten dieten eta gure inguruan ditugun mito eta sinesmen ez erreal batzuk zalantzan jartzeko lagungarri izatea espero dugu hemen eskaintzen dizugun informazioa. Ez sinetsi kontatzen dizuten guztia, eta kontrastatu iturri fidagarriekin.

Liburuxka ikusi

Zure esku ere badago

Zure eskuGazte Koadrila batek bizi dituen egoera desberdinen komiki multzoa, beraiei esker sexualitatea, aniztasun sexuala, estereotipoak, pertsonen arteko harremanak,… aztertuko dituzte

Komikiak ikusi

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea
Harremanetarako beste kontaktu bat:

Jasotako iruzkinak

Página web: Asexoría

  • Buenos días ,

    mi nombre es Maria Jose Fuentes y soy enfermera pediátrica del CS Lakua-Arriaga.

    Quisiera saber si existe la opción de que reciba panfletos informativos sobre los servicios que ofertais para poder repartirlos en las revisiones que hago a adolescentes de 14 años. Si tengo que pasar por El Campillo no tengo problema.

    Os agradezco de antemano y me pongo a vuestra disposición en lo que necesitéis.

    M.F.M. Normal 2020/07/10 13:22:39 Erantzuna eman zaio

  • Se le ha enviado la respuesta a su dirección de correo electrónico.

    Udalaren logotipoa Udala 2020/11/05 10:30:09

  • Considero que la sexualidad así tratada, es decir desde un punto de vista genital, limita y empobrece la condición humana, estableciendo relaciones defectuosas en su origen.

    Libres Alegre 2022/06/03 23:18:57 Erantzuna eman zaio

  • Agradecemos su interés y aportación, teniendo en cuenta que desde el servicio de asesoría sobre sexualidad para personas jóvenes, Asexoría, se abordan las inquietudes planteadas por las y los jóvenes de una manera integral, teniendo en cuenta todos los aspectos y variables que intervienen en este ámbito de crucial importancia para el desarrollo de una sexualidad sana y respetuosa.

    Mila esker.

    Udalaren logotipoa Udala 2022/09/07 13:13:49