Klima-aldaketaren aurkako kanpaina - % 100 energia herritarra

Klimaren aldeko ekintzaren kanpainaren irudia

% 100 energia herritarra

Herritarrak eta udalerriko sektore guztiak sentsibilizatzeko eta klima-aldaketaren aurkako borrokan inplikatzeko kanpaina.

Gasteizko Udalak, Interreg Europe programak garatutako Europako INTENSIFY proiektuaren esparruan, komunikazio-kanpaina abiarazi du, klima-aldaketaren aurkako borrokan herritar guztiak sentsibilizatzeko eta inplikatzeko asmoarekin.

Klima-aldaketak Vitoria-Gasteizen dituen ondorioei buruz herritarrak informatzea da «% 100 hiri-energia» kanpainaren helburua. Era berean, sektore asko klima-aldaketari aurre egiteko borrokan ari direla erakutsi nahi du. Horrela, klima-aldaketaren aurkako borrokarekin bat egingo dutenak gehiago izatea lortu nahi dugu, berotegi-efektuko gasak murrizteko munduko hainbat erakundek bultzatutako asmo handiko helburuak betetzen lagun diezaguten.

«% 100 energia herritarra» kanpainak, halaber, Klima eta Energia Jasangarrirako 2021-2030 Plana gasteiztar guztien artean eta erantzunkidetasunez landu eta garatu dadin lagundu nahi du. Klima-aldaketa guztioi eragiten digun mundu-mailako arazoa da, eta gure inplikazioa ezinbestekoa da hari aurre egiteko, batez ere Vitoria-Gasteizen, 2012an Europako Hiriburu Berdea izan zen eta aurreikuspen guztien arabera klima-arriskurik handiena duen euskal udalerrietako batean.

Bideoak

Zer gerta daiteke Uribarri-Ganboako urtegian 2080. urtean?

Posible izango ote da pintxo-potea egitea Gasteizen 2070ean?

Enbaxadoreak

Vitoria-Gasteizen jadanik badaude klima aldaketaren aurka lanean ari diren pertsona asko. Begiratu nola egiten duten.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.