Ingurumen jarduerako arloak - % 100 energia herritarra

Klimaren aldeko ekintzaren kanpainaren irudia

% 100 energia herritarra

Herritarrak eta udalerriko sektore guztiak sentsibilizatzeko eta klima-aldaketaren aurkako borrokan inplikatzeko kanpaina.

Gasteizko Udalak, Interreg Europe programak garatutako Europako INTENSIFY proiektuaren esparruan, komunikazio-kanpaina abiarazi du, klima-aldaketaren aurkako borrokan herritar guztiak sentsibilizatzeko eta inplikatzeko asmoarekin.

Klima-aldaketak Vitoria-Gasteizen dituen ondorioei buruz herritarrak informatzea da «% 100 hiri-energia» kanpainaren helburua. Era berean, sektore asko klima-aldaketari aurre egiteko borrokan ari direla erakutsi nahi du. Horrela, klima-aldaketaren aurkako borrokarekin bat egingo dutenak gehiago izatea lortu nahi dugu, berotegi-efektuko gasak murrizteko munduko hainbat erakundek bultzatutako asmo handiko helburuak betetzen lagun diezaguten.

«% 100 energia herritarra» kanpainak, halaber, Klima eta Energia Jasangarrirako 2021-2030 Plana gasteiztar guztien artean eta erantzunkidetasunez landu eta garatu dadin lagundu nahi du. Klima-aldaketa guztioi eragiten digun mundu-mailako arazoa da, eta gure inplikazioa ezinbestekoa da hari aurre egiteko, batez ere Vitoria-Gasteizen, 2012an Europako Hiriburu Berdea izan zen eta aurreikuspen guztien arabera klima-arriskurik handiena duen euskal udalerrietako batean.

Bideoak

Zer gerta daiteke Uribarri-Ganboako urtegian 2080. urtean?

https://www.youtube.com/watch?v=BsxsTlddTvQ(Beste leiho batean irekiko da)

Posible izango ote da pintxo-potea egitea Gasteizen 2070ean?

https://www.youtube.com/watch?v=MPDOjtbLlBs(Beste leiho batean irekiko da)
Enbaxadoreak

Vitoria-Gasteizen jadanik badaude klima aldaketaren aurka lanean ari diren pertsona asko. Begiratu nola egiten duten.

https://www.youtube.com/watch?v=fn3eBzqBx8k(Beste leiho batean irekiko da) https://www.youtube.com/watch?v=mEr0ISWjfU4(Beste leiho batean irekiko da) https://www.youtube.com/watch?v=VeMkJY_1f6M(Beste leiho batean irekiko da) https://www.youtube.com/watch?v=UkDTnRsZkQ4(Beste leiho batean irekiko da) https://www.youtube.com/watch?v=enWnyIp-6JE(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.