Gazteria zerbitzua - Gazteen argibideetarako bulegoa - Ohiko galderak

1.  Zein lehiaketa edo sarira aurkez naiteke diru pixka bat lortzeko?
Kontsulta itzazu zuretzat aukeratu ditugun lehiaketak eta zozketak: literatura, arte ederrak, ikus-entzunezkoak, argazkigintza, pintura, marrazkiak....
Argibide gehiago behar izanez gero, etorri Gazteen Argibideetarako Udal Bulegora - OMIJera eta ikus itzazu gure iragarki taulak.
2.  Zein txartel behar dut gauzak merkeago ordaintzeko?
Bizitza erraztuko dizuten txartelak egiten dizkizugu:
  • Xtraclub-Herritarren Udal txartela.
  • Ikasleen nazioarteko agiria (ISIC)
  • Aterpetxekide agiria
  • Irakasleen nazioarteko agiria.
  • Nazioarteko gazte agiria (GO 25)
3.  Non aurki dezaket nire bidaiak prestatzeko informazioa?
Bidaiatekan munduko lurralde guztietako bidaia-gida eta liburuak dituen liburutegirik onenetakoa duzu. Bulegora etorri, eta irakurri, kontsultatu zein fotokopiak atera ahalko dituzu.
  • Bidaia-gidak: aholkuak, helbideak eta ibilbide interesgarriak
  • Herrialde bakoitzari buruzko karpetak. Bertan planoak, mapak eta informazio praktikoa aurki daiteke.
  • Bidaia-aldizkariak: Altair, Rutas del Mundo, Viajar, Viajeros ... eta beste
  • Ostatu-gidak: hotelak, ostatuak, aterpeak, landetxeak, kanpinak ...
  • Txango-gidak: mendiak, mendietan zehar ibiltzeko ibilbideak, bizikletetarako ibilbideak
  • Dokumentazio fondoa
4.  Aisialdirako proposamenik nahi duzu? Azkeneko kontzertuen zein bestelako ekitaldien berri izan nahi duzu?
Ormetan jarrita dugu informazio oro.
  • Kultura agenda eguneratua: kontzertuak, erakusketak, jardunaldiak, hitzaldiak, zinema, antzerkia..
  • Kirol eta kultur jarduerak
  • Kanpamenduak, udalekuak, auzolandegiak
  • Abenturazko kirolei buruzko gidak (hormak igotzea, raftinga, arroilak jaistea, uretako eta aireko kirolak...)
5.  Zer ikasi pentsatzen ari naiz, nori eska diezaioket laguntza?
Honakoei buruzko informazioa aurkituko duzu Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan - OMIJen:
  • Unibertsitate-ikasketak, erdi-mailako ikasketak, prestakuntza-zikloak
  • Ikastaroak (ordaindu beharrekoak zein diruz lagundutakoak)
  • Masterrak, graduatu ondoko ikasketak ...
  • Zer ikasi aukeratzen laguntzeko gidak eta lan aukerak
  • Helbideak: unibertsitateak, akademiak eta gainerako hezkuntza-zentroak
  • Ikasleentzako bekak, laguntzak eta diru laguntzak
  • Atzerrian ikastea
  • Hizkuntzak
6.  Lan bila ari naiz, non aurki dezaket informazioa?
Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan - OMIJen honakoak kontsulta ditzakezu:
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: