Merkatuak eta azokak | Beste motatako salmenta ibiltariak
Salmenta ibiltaria ohiko edo noizean behingo saltzaileek merkataritzako saltegietatik kanpo egiten duten salmenta da, saltoki edo instalazio desmuntagarrietan edota ibilgailuetan burutzen dena.
Vitoria-Gasteizko hirian astero hainbat azoka egiten dira, bai elikagaien inguruko azokak, non produktoreak eta artisauak beraien produktuak hurbiltzen duten, bai arropa eta osagarrien azokak. Gainera, egun zehatzetan produktu ezberdinetako azokak antolatzen dira.
Salmenta zuzeneko azoka. Bertan, baratzeko produktuak zein frutak edota jateko artisau produktuak ere saltzen dira.
Salmenta zuzeneko azoka. Bertan, baratzeko produktuak, frutak, jateko artisau produktuak, landareak, ehungintzako produktuak, gizonezko, emakumezko zein haurrentzako arropak, artisau produktuak eta oparitzekoak, larruzko produktuak, zapatagintzakoak eta bestelako produktuak saltzen dira.
Jarduera nagusiak aisia eta kultura arloko bilduma-gaiak elkar trukatzearekin du zerikusia: filatelia, numismatika, postalak, kromoak, puruen eraztunak, txapak, giltzatakoak, liburuak edo antzekoak; erabilitako gauzak: altzariak, apaingarriak,...
Nekazaritza azoka izateaz aparte lehiaketarako erakustokia da, nekazaritza nahiz abeltzaintza produktuak erakusteko jarria. Taloa egin eta saltzeko saltokiak ere badira.
Andre Maria Zuriaren jaietan eskulanak saltzeko noizbehinkako azoka.
Gabon-egunetan eskulanak saltzeko noizbehinkako azoka.
Erdi Aroko Hirigunean ospatzen den gertaera kultural honetan Erdi Aro garaian zegoen giroaren irudikapena proposatzen da.
Santiago eguna dela eta, ohikoa den baratxurien salmenta ibiltaria.
>> igo
Salbatzaile hilerriko urte osoko lore-saltokiak.
Santu Guztien eguna dela eta Salbatzailearen hilerriko eta Santa Isabel hilerriko lore-saltokiak.
Izozkiak saltzen diren kiosko eta saltoki-ibilgailuak.
Oinez eta ibilian egiten den puxika, txano, lepo-zapi edota jaietako beste ohiko produktuen salmenta.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.