Puntu berde mugikorra

Puntu berde mugikorra zerbitzu ibiltaria da, ohiko edukiontzietara bota behar ez diren etxeko hondakin espezifikoak bertara eramateko.

Hondakin hauek utz ditzakezu bertan: erabilitako sukaldeko eta motorreko olioak, bonbillak eta fluoreszenteak, garbiketa-produktuak, erradiografiak, aerosolak, pinturak eta disolbatzaileak, herbizidak eta intsektizidak, mugikorrak, tinta-kartutxoak, inprimagailuen tonerra, pilak eta bateriak.

Egutegia eta ordutegia

Bilketa-ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10:15-13:30 eta 16:15-19:00. Larunbatak: 10:00-13:30.

Egutegia: Puntu berde mugikorraren egutegia 2025 pdf

Hondakin jakin batzuekin zer egin zalantzarik baduzu

InfoRecikla tresnarekin hondakinekin izan ditzakezun zalantzak argitu ahal dituzu, hala nola: etxeko hondakin bakoitza nola kudeatu, nora eraman, ordutegia, alertak jaso puntu berde mugikorra zugandik gertu dagoenean, etab. Oro har, ingurumena behar bezala zaintzeko eta hondakinak bereizteko informazioa.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.