OHARRA: Gardelegiko garbigunea itxita egongo da lanak direla eta otsailaren 9tik 13ra

Garbiguneak

dekorazio irudia

Garbigunea udal-instalazio itxia eta zaindua da, eta bertan, borondatez, etxean edo industrialak ez diren jarduera ekonomiko txikietan sortzen dituzun hondakinak utz ditzakezu Gasteizen. Helburua da material horiek gaika biltzeko eta behar bezala tratatzeko espazio seguru eta irisgarri bat eskaintzea.

1. Puntu garbiak

Harremanetarako

Oto hiribidea, 44 - 01010 Gasteiz

Edozein zalantza izanez gero edo baimen berezi bat eskuratzeko, idazi ondoko helbide honetara: garbigunes@vitoria-gasteiz.org

Ordutegia

  • Astelehenetik larunbatera: 8:00etatik 20:00era.
  • Igandetan, jaiegunetan eta urtarrilak 24 eta 31: 9:00etatik 15:00etara.
  • Itxita: 2025eko abenduak 25 eta 2026ko urtarrilak 1.

Kokapena

Harremanetarako

Gardelegiko hondakindegia. Urizaharrako errepidea - A-2124 (Km. 5) . 01194 Vitoria-Gasteiz

Edozein zalantza izanez gero edo baimen berezi bat eskuratzeko, idazi ondoko helbide honetara: garbigunes@vitoria-gasteiz.org

Ordutegia

  • Astelehenetik larunbatera: 10:00etatik 14:30era eta 17:30etik 21:00etara.
  • Igande eta jaiegunetan: itxita.
  • Gabonak:
    • Abenduak 24 eta 31: 9:00etatik 15:00etara.
    • Abenduak 25 eta urtarrilak 1: itxita.

Kokapena

2. Erabiltzaileak

Leku hauetako hondakinak onartzen dira: etxeguneak, enpresa txiki eta ertainak, dendak, bulegoak, ostalaritza, udal-instalazio eta – zerbitzuak eta nekazaritza-ustiapenak.

Erabiltzaile guztiek Gasteizko udalerrian izan behar dute bizilekua, eta, hala badagokio, zaborrak bildu eta suntsitzeagatiko tasa ordaindu behar dute.

3. Bertan utzi daitezkeen hondakinak

Material bakoitza dagokion edukiontzian utzi behar duzu, motaren arabera, eta modu ordenatuan egin behar duzu. Jarraian, Garbigunean – Puntu garbian zer hondakin onartzen diren adierazten da:

Etxeko hondakin arriskutsuak eta antzekoak
Hondakin arriskutsuak
Hondakin mota Asteko onartutako gehieneko kopurua
Bateriak (beruna) 2 ale
Gailu elektriko eta elektronikoetatik datozen bateriak Mugarik gabe
Botoi-pilak, alkalinoak eta grafitozkoak, tamaina desberdinekoak 2 kg
Fluoreszenteak eta bonbillak 20 ale
Motor-olio erabiliak 30 litro
Landare-olioak 30 litro
Etxetresna elektriko handiak (hozkailuak, labeak, garbigailuak, etab.) 5 ale
Etxetresna elektriko txikiak eta ertainak (mikrouhinlabeak, telebistak, irabiagailuak, etab.) 5 ale
Etxeko produktu arriskutsuen ontziak (garbiketaproduktuak, etab.) 10 ale
Etxeko hondakin arriskutsuak (garbiketa-produktuak, etab.) 10 litro
Aerosol-ontzi hutsak 10 ale
Oraindik produktua duten aerosolak 8 ale
Erradiografiak 10 ale
Tinta-kartutxoak eta inprimatze-tonerrak 20 ale
Hondakin informatikoak (ordenagailuak, teklatuak...) 15 ale
Pintura-ontzi hutsak 10 ale
Pinturak, bernizak, disolbatzaile halogenatuak eta ez-halogenatuak, etab. 50 kg
Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen ontziak 10 ale
Iraungita dauden edo erabiltzen ez diren produktu fitosanitarioak 5 litro
Amiantoa duten materialak, obra txikietatik sortuak * Kantitate txikiak (gehienez 1/2 m3 edo 50 kg)

*Amiantoa duten hondakin kopuru txikiak: baimenduta, eta polietilenozko eta galgazko 400 plastikozko erretraktilatuak. Baimen eskaerak: garbigunes@vitoria-gasteiz.org

Etxeko hondakin berezi ez-arriskutsuak eta parekagarriak
Hondakin berezi ez-arriskutsuak
Hondakin mota Asteko onartutako gehieneko kopurua
Papera eta kartoia 1 m3
Pneumatikoak (1,20 m baino gutxiagoko diametroa) 4 ale
CD eta DVDak Mugarik gabe
Paletak 5 ale
Zura (altzariez bestelakoa) 1 m3
Altzariak 6 ale (gehienez 3 m3 )
MetalakMugarik gabe Mugarik gabe
Ehunak: erabilitako arropa, ehunak eta oinetakoak Mugarik gabe
Etxeko ontzi arinak Mugarik gabe
Plastikoak eta enbalajea 1 m3
Koltxoiak 6 ale
**Konponketa txikietako obra-hondakinak 8 obra-zaku (gehienez 400 kg) egunean
Lorezaintza- eta inausketa-hondarrak 2 m3
Beirazko ontziak Mugarik gabe
Beira laua, kristala, etab. 6 leiho, edo baliokidea

** Obretako hondakinak (konponketa txikiak) frakzio hauetan bereiziko dira:

  • Harri-hondakinak: adreiluak, hormigoia, baldosak, zeramika, igeltsuak etab.
  • Zur-hondakinak.
  • Beira laua.

4. Araudia

Vitoria-Gasteizko Garbigune sarearen eta Reutilizagune autokonponketa-zentroaren funtzionamendurako araudia kontsultatu:

Araudia ikusi

5. Tresnen berreralbipena

Altzariak, liburuak, jostailuak, telebistak, kirol-materiala, etxetresna elektriko txikiak, etab. berrerabiltzeko, kontsultatu ezazu Berrerabili programa.

6. Kontsultak eta zalantzak

Informazio gehiagorako garbigunes@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoa dago eskuragai.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.