Bilketa bereziak

sendagaiak

  • Pilak: Udalak dendetan bilketarako kontainerrak banatu ditu. Pilak emakidadun enpresa batek biltzen ditu.
  • Hildako animaliak. Udaltzaingoa hildako animaliak biltzeko zerbitzua eskaintzen du.
    Animalia hilak jasotzeko telefonoak: 945 14 64 19 (09:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera) eta 608 870 979 (goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara, egunero).
  • Erabilitako olio begetalak. Garbigune puntu garbietan eta puntu berde mugikorretan batzen dira eta Bionor Instalazioetara eramaten da biodiesela egiteko.
  • Etxeko hondakin arriskutsuak (erradiografiak, disolbatzaileak, aerosolak...). Garbigune eta puntu berde mugikorretan batzen dira.
  • Sendagaiak eta xiringak:
    • Zer utzi botiketan:
      • Orratza duten xiringa kargatuetako sendagaiak (heparinak, intsulinak), behar bezala kapsulatuak eta jatorrizko ontzian, manipulazio-istripuak saihesteko.
      • Iraungitako sendagaiak, egoera txarrean daudenak, soberakinak edo erabiltzen ez direnak eta farmazietan erosi direnak.
      • Flasko hutsak, xarabeak dosifikatzeko xiringak (orratzik ez daramatenak), blisterrak (SPDak barne).
      • Kartoigintzan SIGRE1 ikurra duten osasun-produktuak.
      • Sendagaien ontzien kartoiak.
    • Zer entregatu osasun-zentroetan eta ospitaleetan:
      • Osasun-zentroan entregatu diren lantzetak, orratzak edo bestelako objektu zorrotzak. Edukiontzi espezifikoak jarriko dira, gero osasun-zentroan jasotzeko.
      • Erabili gabeko eta ospitaleko Farmazia Zerbitzuan emandako medikamentuen hondarrak.
      • Ospitalean entregatu diren objektu zorrotzak edo injektagarriak; horretarako, edukiontzi espezifikoak emango dira, eta gero jasoko dira ospitalean.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.