Udal zergak - Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergak (TMIZ) bide publikotik zirkulatzen duten trakzio mekanikodun ibilgailuen jabetza zergapetzen du, mota eta kategoria edozein delarik. Erregistro publikoan matrikulatuta eta altan dauden ibilgailuek zein matrikula turistikoa eta aldi baterako baimena dutenek ordaindu behar dute.


Zerga hau Trafiko Buruzagitzan ibilgailuaren helbide gisa agertzen den helbidearen udalerrian ordaindu behar da. Urtero kobratzen da, eta zergaldia urte naturalarekin bat dator. Titular gisa ageri den pertsonari eskatzen zaio ordaintzeko, ibilgailuak urtarrilaren 1ean dituen ezaugarriak kontuan hartuz, matrikulazio edo errehabilitazio bidezko altene kasuan izan ezik, orduan egun horretatik aurrerako ehunekoa kalkulatzen baita.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.