Atez ateko hondakinak biltzeko zerbitzua, saltokiei eskainia
Hondakin asko sortzen dituzten Gasteizko saltokiek hondakinak biltzeko atez ateko udal-zerbitzu berezia dute, xede bikoitza duena: birziklatze-lanetan laguntzea, batetik, eta hondakinak edukiontzietan utzi beharra saihestea, bestetik.
Atez atekoa eskatzeko bidea
Atez ateko zerbitzu hori Udalaren Hondakinen Kudeaketarako Atalari eskatu behar zaio, helbide elektroniko honetara idatziz: garbigunes@vitoria-gasteiz.org
Atez ateko bilketaren ezaugarriak
Hondakin organikoak
- Hondakin organiko ugari (gainerako elikagai kozinatuak edo kozinatu gabeak) sortzen dituzten enpresei zuzenduta. Hala nola: janari-dendak, fruta-dendak, jatetxe handiak, jantokiak eta ikastetxeak.
- Funtzionamendua:
- Udal-zerbitzuak gurpildun kubo bat ematen dio negozio bakoitzari, hondakin organikoak hautatu ahal izateko.
- Bilketa egunero edo ekoizle bakoitzarekin adostutako egunetan egiten da, eta edukiontzia negozioaren kanpoaldean jaso eta husten da arratsaldeko ordutegian.
- Negozio bakoitzeko arduradunak arduratuko dira edukiontzia husteko ateratzeaz eta jaso ondoren berriro bere instalazioetara sartzeaz.
- Hondakinak Jundizko hiri-hondakinen instalaziora eramaten dira konpostatzeko.
- Hondakinek ez dute plastikorik izan behar, ezta edukiontzia kutsatu dezaketen bestelako hondakin ez-organikorik edo ez-birziklagarririk ere.
Etxe arrunt baten antzeko hondakin organikoak edo zertxobait handiagoak sortzen dituzten saltokiak:
Hondakin organiko kopuru txikiak sortzen dituzten saltokiek eta enpresek gai organikoen edukiontzietan (edukiontzi marroiak) utzi ahal izango dituzte horiek, enpresentzako berariazko HUT berezi baten bidez (Herritarren Udal Txartela). Txartela 2023ko uztailaren 1etik eskatu daiteke San Martineko udal bulegoetan edo online bidez Erregistro elektronikoan.
Errefusa (hondakin ez-birziklagarriak)
- Egunero biltzen da (jaiegunetan izan ezik) goizez eta eguerdiz.
- Hondakinak hiri-hondakinak tratatzeko Jundizko instalaziora eramaten dira.
Beira
- Egunero jasotzen da Erdi Aroko Hiririguneko ostalaritza-establezimenduetan eta zabalguneko oinezkoen esparruan, arratsaldez.
- Hondakinak beirazko ontziak birziklatzeko plantara eramaten dira.
Papera eta kartoia
- Egunero biltzen da (jaiegunetan izan ezik) erdialdeko saltokietan, baita Erdi Aroko hirigunean ere.
- Hondakinak papera eta kartoia birziklatzeko plantara eramaten dira.
*Hondakinak kudeatzeko tasa ordaintzen duten enpresek bakarrik eska dezakete atez ateko zerbitzua
Tamaina handiko hondakinak (salbuespena)
Tamaina handiko hondakinen kasuan (altzariak, metalezko elementuak, paletak edo egoera onean dauden objektu berrerabilgarriak), zuzenean deitu egin behar da 945 20 00 20 telefonora, horiek biltzeko hitzordua hitzartzeko.
Liburuxka
Ostalaritzan eta dendetan hondakinen kudeaketa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.