Gasteizko Udala zergadunek nahitaez ordaindu behar dituzten zergak eta tasak biltzeaz arduratzen da, bai eta ematen dituen zerbitzuei dagozkien tarifak (prezio publikoak) kobratzeaz ere: hiri garraioa, haur eskolak, kultura eta kirol jarduerak eta abar.
Udalbatzak onesten dituen ordenantza fiskal eta prezio publikoetan jasotzen dira udal zerbitzuengatik ordaindu beharreko zenbatekoak, horretarako epeak, hobariak, salbuespenak, prozedurak...
Ondasun Higiezinenak, kontribuzioa edo katastroa
Hiri-lurren Balio-gehikuntzak
Trakzio Mekanikodun Ibilgailuak
Ekonomia Jarduerak (EJZ)
Eraikuntza, Instalazio eta Obrak (EIOZ)
Zaborrak
Beste ordainketa eta zergak
Zergak ordaintzeko egutegian zerga bakoitza ordaintzeko aldia (borondatezkoa) ageri da, zergadunek informazio horren berri izanik epez kanpo (betearazte aldian) ordaintzeak dakarren gainkargua ordaindu beharrik izan dezaten.
Aurki gaitzazu: www.vitoria-gasteiz.org/zergak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.