Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergari buruzko ohiko galderak

Zenbat ordaindu behar dut Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga dela eta?
Zerga horren kuota ibilgailu motaren eta horren fitxa teknikoan ageri diren ezaugarrien araberakoa da. Ibilgailuari alta edo baja ematen zaionean, hori gertatu den dataren arabera kalkulatzen da zenbatekoa, proportzionalki.
Autoa saltzen badut nork ordaindu behar du Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga?
Indarrean dagoen araudiaren arabera, ibilgailua eskualdatuz gero urtarrilaren 1ean titular gisa ageri denari eskatzen zaio zergaren urteko kuota. Matrikulazio berria, behin betiko baja edo lapurretagatiko baja egiten denean baino ez da kuota hainbanatzen.
Non eta nola ordain dezaket iritsi zaidan ordainagiria?
Ordaintzeko bideakkontsultatu.
Ibilgailua saltzen badut, ordaindutako zenbatekoaren zati bat atzera jasotzeko eskubidea dut?
Ibilgailua eskualdatzen denean EZ dago kuota hainbanatzerik. Urtarrilaren 1ean titular gisa ageri denari eskatzen zaio zerga. Ibilgailuari BEHIN BETIKO BAJA edo LAPURRETAGATIK BEHIN-BEHINEKO BAJA ematen zaionean BAINO EZ da itzultzen kuota.
Non eska dezaket zerga ordaindu izanaren egiaztagiria?
--<(Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan]. uid:u475240a4_14d949fbf6e__7fc2 San Martineko udal Bulegoetan.][Egoitza elektroniko bidez Internet.][Posta elektroniko bidez: hacienda@vitoria-gasteiz.org])>--
Adingabea naiz eta motorra erosteko asmoa dut. Non matrikulatu behar dut? Nork ordaindu behar du ibilgailuen zerga ?
Motorrak eta ziklomotoreak Probintziako Trafikoko Buruzagitzan matrikulatu behar dira. Udal matrikula duten ziklomotoreak ezin dira bide publikoetatik ibili. Zerga ibilgailuaren titularrari eskatuko zaio.
Trafiko Buruzagitzan aldi baterako baja emanda dagoen ibilgailu baten titularra naiz. Zenbat irauten dute aldi baterako bajek? Zer egin behar dut baja berritzeko edo berriro alta emateko?
Aldi baterako bajek gehienez urtebeteko iraupena dute. Baja amaitu baino lehen, luzapena eska daiteke, eta hori ere urtebetekoa izango da. Luzapenak kateatu egin daitezke, kopuru-mugarik gabe.

Luzapena eskatzen ez bada, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) automatikoki ematen dio alta ibilgailuari, baja eman eta urtebetera. Horren ondorioz, Udala ere automatikoki hasten da kobratzen trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.

Ibilgailu horrekin berriro zirkulatzeko, Udalean trakzio mekanikoko ibilgailuen zergan alta emateko eskatu behar da, eta ordainagiria ordaindu, dagokion aldiarengatik.
Hori egin ondoren, agiriak Trafiko Buruzagitzan aurkeztu behar dira, ibilgailuaren alta eskatzeko.
Familia ugariek badute hobaririk Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergan?
Bost lagun edo gehiagorentzako autoak dituzten familia ugariek zergaren %10, %15 edo %20ko hobaria izan dezakete, familia-errenta estandarizatzeko sistemaren arabera. Familia bakoitzeko ibilgailu bakarrak jaso ahal izango du hobaria. Beste %10eko hobaria egingo zaio, zero emisioko edo EKO etiketako ibilgailua izanez gero. (4.5. artikulua).

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Familia-politiken eremuan familia-errenta
estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuan dago arautua familia-errenta
estandarizatua —2012ko abuztuaren 6ko EHAA, 152. zk.—.
Informazio gehiago
Ezinduek badute hobaririk edo salbuespenik zerga honetan?
Bai, baldintzak betetzen badituzte.
Urte asko dituen ibilgailua daukat. Hobaririk eska dezaket?
Ibilgailu historikoek edo gutxienez 30 urteko antzinatasuna dutenek % 90eko hobaria izan dezakete ibilgailuen zergaren kuotan. Ibilgailu historikoaren edo gutxienez 30 urteko antzinatasuna duen ibilgailuaren titularrak ibilgailu klasikoak edo antzinakoak ezagutarazi eta sustatzeko elkarte bateko kide izan beharko du, eta ibilgailuak horretan izena emanda egon beharko du.
Udalaren xafla edo matrikula duen ziklomotorea daukat. Badut horrekin zirkulatzerik?
EZ, ez duzu zirkulatzeko baimenik. Dagokion matrikula eskatu behar duzu Probintziako Trafikoko Buruzagitzan, ziklomotorearen agiriak aurkeztuta.
Etxebizitzaz aldatu naiz. Nire ibilgailuaren zerga Gasteizen ordaindu behar dut?
Zirkulazio baimenean bizilekutzat ageri den udalerrian ordaindu behar du jabeak ibilgailuen zergaren ordainagiria.
Ibilgailua salduz gero, zer egin behar dut?
Saltzaileak Probintziako Trafiko Buruzagitzara joan behar du, eta ibilgailuaren agiriak (zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa) aurkeztu, bai eta saldu aurreko urteari dagokion zerga ordaindu izanaren egiaztagiria ere. Trafiko Buruzagitzak horren berri emango dio Udalari, agiriak aurkeztu eta hurrengo hilabetean.
Ibilgailuaren agiriak galdu ditut eta baja eman nahi dut, zer egin behar dut?
Probintziako Trafiko Buruzagitzara joan behar duzu (Gasteiz hiribidea, 13-behea). Bertan jakinaraziko dizute zein tramite egin behar duzun, ibilgailuaren egoeraren arabera. Ordua eskatzeko: www.dgt.es eta 060 telefonoan.
Ibilgailuari baja emango diot. Tramiterik egin behar dut Udalean?
Ibilgailuari behin betiko baja eman ahal izateko, interesdunak erabilgarri ez diren ibilgailuak tratatzeko zentro baimendu batera (ibilgailuak desegiteko lantegi baimendua) joan behar du eta haiek Probintziako Trafiko Buruzagitzari jakinaraziko diote baja; Buruzagitzak, azkenik, Udalari jakinaraziko dizkio bajak, hilabetea igarotakoan. Lantegi baimenduan ibilgailua bera eta agiriak (zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa) aurkeztu beharko ditu. Zentro baimenduei buruzko argibide gehiago nahi izanez gero Probintziako Trafiko Buruzagitzara jo behar da. Ordua eskatzeko: www.dgt.es eta 060 telefonoan.
Udalak martxan jarri duen prozedura dela medio, ez da beharrezko zergadunak udal bulegoetara joatea behin betiko baja dela eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren ordainagiria zuzendu edo itzul dakiela eskatzeko.


Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.