Merkataritza - Urban Commerce - 2008.ko edizioa

Urban Commerce

Irailaren 24tik 26ra bitartean, Gasteiz merkataritzaren alorreko berrikuntzaren erreferente bihurtu da, bertan Hiri Merkataritzari buruzko Nazioarteko II. Biltzarra, URBAN COMMERCE, egin baita. Ekitaldi horrek ezagutza nabarmena lortu du 2006ko irailean antolatu zen lehen ediziotik beretik, zeinean "hiriaren eta merkataritzaren arteko elkarbizitza" aztertu baitzen.

Autonomia erkidego guztietako erakunde publiko, elkarte eta merkataritza enpresetako teknikariak hurbildu dira Gasteizera, merkataritza enpresei zein hiria egiteko moduari aplikatutako berrikuntzari buruzko esperientziak trukatzera.

"Merkataritza berritu, hiria berritu" lema izan da gidari askotariko arloetako espezialista ospetsuen jardunean: hirigintza, arkitektura, enpresa berrikuntza, teknologia berriak, kontsumoaren eboluzioa... guztiak hirian eta hiri merkataritzan eragin zuzena duten gaiak. Gainera, zenbait saltokiren esperientzia praktikoak azaldu dira, sortzen zaizkien erronkak aurreikusi eta horiei irtenbide irudimentsuak emateko tresna gisa berrikuntza erabiltzen nabarmendu diren saltokienak, hain zuzen.

Antolatzailea

Departamento de Promoción Económica y Planificación Estratégica

Babesleak

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Empresa local 10 Diputación Foral de Álava Cámara de Álava

Laguntzaileak

Gasteiz on Alava merkataritza Agecu

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: