Etxeko Laguntza Programa
Zer da? | Programaren xedeak | Zer zerbitzu eskaintzen ditu ? | Nork eskatu ditzake? | Argibideak non?
Zer da?
Aldi batean edo modu iraunkorrean eguneroko bizimoduko oinarrizko jarduerak egiteko edo guraso- eta pertsona-trebetasunak garatzeko arazoak izanik, horiei aurre egiteko bitartekoak edo familiako laguntzarik ez duten pertsona eta familiei zuzenduriko programa da.
Bere xedea pertsona horien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da, hartara beren ohiko etxebizitzan bizi al daitezen, eta familia-ardurari laguntza eman diezaioten, baina hura ordezkatu gabe.
(igo)
Programaren xedeak
etxez etxeko laguntza programak osagarri prebentibo, laguntzazko eta hezigarriak ditu, eta honako helburuak bilatzen ditu:
- Autonomia galerari aurrea hartzea edo hura arintzea, eguneroko jardueretan lagunduz eta etxea bizitzeko egoera egokian mantenduz.
- Arreta sare naturala osatzen duten zaintzaileei laguntzea.
- Adinekoei beren etxebizitzen bizi daitezen laguntzea.
- Erabiltzaileak beren komunitatean integratzen laguntzea.
- Gurasoak haur eta nerabeei behar bezalako arreta emateko gaitzea.
- Elkarbizitza giroa hobetzea, arriskuren bat ekar dezaketen egoerak saihestera bideratutako esku-hartzeen bidez.
- Behar-egoerak hautemateko tresna izatea.
(igo)
Zer zerbitzu eskaintzen ditu?
Irudia | Zerbitzua | Deskribapena |
---|---|---|
![]() | ETXERAKO LAGUNTZA ZERBITZUA | Erabiltzaileei jasotzen diren prestazioak eskaintzea, bere etxebizitzan: |
![]() | BAZKARIA ETXERA ERAMATEKO ZERBITZUA | Etxez etxe kate hotzean janari maneatua banatzea. |
![]() | GIZARTE ZEIN HEZKUNTZA ALORRETAN ESKU-HARTZEKO ZERBITZUA | Gizarte langileek edo hezitzaileek prebentzio eta hezkuntza ekimenak bideratzen ditu erabiltzaileen etxebizitzan, guraso- edo/eta gizarte-trebetasunak ikasten eta garatzen lagundu asmoz. Prestazio honen helburuak. |
Nork eskatu ditzake?
- 65 urtetik gorako pertsonek, aritzeko autonomia murrizketarekin.
- Arrazoi desberdinengatik, eguneroko zereginetan aritzeko autonomia murriztu zaielarik, beren beharrei aurre egiteko familiako laguntzarik edo laguntza sozialik ez duten, eta beren etxebizitzetan jarraitzeko aldi baterako laguntza behar duten pertsona eta familiek.
- Arrazoi desberdinengatik, trebetasun pertsonal eta/edo sozialak eskuratzeko laguntza behar duten pertsona eta familiek, hartara haur eta nerabeen beharrei autonomiaz aurre egin ahal, eta familia barruko bizikidetza hobetzen lagundu dezaten.
(igo)
Argibideak non?
Zerbitzuren bat eskatzeko bete beharrekoei buruzko informazioa eskuratzeko, jo ezazu bizilekuaren arabera dagokizun Oinarrizko Gizarte Zerbitzura (OGZ).
Sakatu ezazu estekan, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen kokapenari buruzko informazio guztia eskuratuko duzu.
(igo)
Lotutako informazioa
- Adinekoei zuzendutako programak eta baliabideak
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei (OGZ) buruzko ohiko galderak
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.