Esku-hartze komunitarioa: Gizarte sustapenerako jarduerak
Ezagutu itzazu programaren berezitasunak
Programa Komunitarioak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako talde bakoitzak osatzen duen proiektuaren bidez definitzen dira: horietako bakoitzak bere jarduera-eremurako jorratzen du, eskola egutegiari jarraituz, hots, urte bateko irailetik hurrengo urteko ekainera arte.
Gizarte-sustapeneko programak irekiak eta biztanle guztientzakoak, edo sektore bereziei bideratuak izan daitezke; alabaina, itxiak ere izan daitezke, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako pertsona erabiltzaileei zuzentzen direnean.
Helburuen arabera, hiru programa komunitario daude:
- Gizartea informatzea eta sentiberatzea.
- Gizarte gaitasuna eta hazkuntza pertsonala.
- Komunitate parte-hartzea eta elkartasunezko laguntza.
Programen xedeak
Gizarteratzean eragina duten arrisku eta babes faktoreak aztertzea.
Prebentziozko programa da, arazo edo zailtasunak agertu edo areagotu baino lehenago esku hartzeko.
Hona programaren helburuetako batzuk:
- Talde eta populazio sektore desberdinen ohiko bizitzarekin zerikusia duten gaien inguruko informazioa ematea eta horietan prestatzea.
- Eskubide, betebehar eta gizarte baliabideei buruz informatzea.
- Pertsonaren gaitasun eta baliabideak garatzen laguntzea, pertsonari, familiari zein komunitateari gertatzen zaizkien halabehar pertsonal edo sozialei aurre egin eta arrakastaz gailendu ahal izan ditzan.
- Norbanakoen zein taldeen ekimen, proposamen eta proiektuak garatzen laguntzea, hain zuzen, parte hartze aktiboa bultzatu eta elkarte bizitza sustatzen dutenak.
- Elkartasunarekin zerikusia duten norbanakoen kezkak konpontzen laguntzea, hain zuzen, laguntza behar duten hainbat gizarte egoeratan sentsibilizatua dagoen boluntarioen gizarte ehuna sortzea ahalbidetzen duena.
Jardueren kontsulta eta izena ematea
Argibideak non?
Zure etxetik gertuen duzun Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.
Sakatu ezazu estekan, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen kokapenari buruzko informazio guztia eskuratuko duzu edo telefonoz 010 deitu ahal duzu. .
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.