PROLOGO programa

Deskribapena

Bigarren mailako prebentzio programa bat da, gurasoei familiak dituen gabeziak konpontzeko gaitasunak eskuratzen laguntzeko, hazkuntza jokabide ezegokiak finkatu eta kroniko bihurtzea eragozte aldera.

Talde saioak egiten dira profesional baten edo biren zuzendaritzapean: haiek familia arazoei aurre egiteko orientabideak eta prestakuntza ematen dizkiete gurasoei.

Esku-hartze proiektu hau talde bakoitzaren behar eta ezaugarriei egokitzen zaie; Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuko teknikariek eta gauzatzeaz arduratzen diren profesionalek batera bideratzen dute.

Proiektu hau gurasoei familiak dituen gabeziak konpontzeko gaitasunak eskuratzen laguntzen saiatzen da, familia horiekin garatzen ari diren beste esku-hartze batzuen osagarri.

Hartzaileak

Beren ezaugarriak, seme-alaben eboluzio-etapa edo familia ingurunearen gabeziak direla eta guraso zereginak garatzeko arazoak dituzten pertsonak.

Argibideak non?

Bizilekuaren arabera egokitutako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan hitzordua eskatu behar da aurretiaz.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.