Senidegune 0-3 urte bitarteko haurren gurasoei hezkuntza arloan laguntzeko programa da. Bilobak zaintzen dituzten aitona-amonei eta haurdun dauden emakume zein haien bikotekideei ere zuzentzen zaie. Saioetan zaintzaileek eta haurrek batera hartzen dute parte. Alderdi teorikoak zein praktikoak lantzen dira saioetan.
Besteak beste honako gaiak jorratzen dira: osasuna eta zaintzak etapa honetan; atxikimenduzko loturak, erresilientzia, erantzunkidetasuna, gurasotasun positiboa, heziketa estiloak; kasketak, beldurrak eta jelosia; jolasaren garrantzia; eta haurren istripuen prebentzioa.
Parte hartu nahi dut
0 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzendutako haur-osasunari buruzko hitzaldiak, osasun-zentro desberdinetako erizainek osasunari buruzko hainbat gai jorratuko dituztenak.
Izena eman nahi dut
Datak:
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.