Orain programa familia boluntarioek osatutako baliabidea da. Programaren bitartez, familia boluntarioek aldi batean zaintzen dituzte beste familia batzuetako haurrak, haiek ezin dituztenean zaindu, eta ez dutenean konfiantzazko inor horretarako.
Programak pertsona eta familia laguntzaile boluntarioenpoltsa osatu du, eta familia berrien laguntza behar du, betiere Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak aldez aurretik egokitzat jo dituen pertsona eta familiak.
Familiek haur eta nerabeen zaintza eta arta hartuko dute beren gain pertsona eta familia boluntarioek beharrezko denboran, eta beren familietara itzuliko dira programara bideratzea eragin zuen premia-egoera desagertzen denean. Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuko teknikari taldearen laguntza izango dute uneoro.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.