Maiteki: familia zaintzaileentzako laguntza

Maiteki programa

Norbait zaintzen ari bazara, lagundu egingo dizugu ondo zaintzen, eta zeure burua ere zaintzen. Zaintzaren ahalegina hobea da partekatuz gero.

Zainduak egoera hauetakoren batean egon behar du:

  • mendetasuna edo mendetasun-arriskua,
  • desgaitasunen bat,
  • 65 urtetik gora,
  • zainketa eskatzen duen baldintza fisiko edo psikikoren bat.

1. Non eskatu behar duzu hitzordua edo informazioa?

Baliabide hauei buruz informazio gehiago lortzeko, hitzordua eskatu Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.

2. Zer eskaintzen dizugu?

Informazioa eta orientabideak

Gizarte-langile batek zainketa-lanetan lagunduko dizue.

Laguntza psikologikoa

Banako, familia edo taldeentzat, hobeto sentitzeko.

Etxez etxeko laguntza zerbitzua (atseden modalitatea)

Gizarte langileek zainketa behar duen pertsona artatzen dute, zeuretzako denbora izan dezazun.

oharra Baliabide bakoitzak berariazko eskakizunak ditu. Eska ezazu informazio gehiago.

Jarduerak eta formakuntza

Anima zaitez gure hitzaldi, tailer eta topaketetan parte hartzera, ikasteko, ondo pasatzeko eta partekatzeko.

Datorren jarduerak

3. Dokumentuak, bideoak eta albisteak

Dokumentuak (pdf)

Bideoak

Maitekiren inguruko hitzaldi eta aholkuak biltzen dituen bideo bilduma(Beste leiho batean irekiko da) (YouTube).

Albisteak

Momentu honetan ez dago berririk.

Hemeroteka

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.