Kale-heziketako programa
Zein helburu dauka?
Gizarte langileekin eta psikologoekin batera, kaleko hezitzaileak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako lantaldeetan dihardute. Haur eta gazteak dauden leku eta espazioetan aritzen dira lanean, hezitzaile-bikotetan, eta Gasteiz osoan.
Gizarte eta familia inguruan nahiz inguruarekiko harremanean arrisku adierazleak erakusten dituzten haur eta gazteengana zuzentzen dute beren esku-hartzea.
Beren jardunaren gakoa haur eta gazteekiko harreman zuzena da, non, eta beren ingurunean. Hezitzaileek Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak hirian zehar banatzen diren zona guztietan aritzen dira. Ez dago jardueren aldez aurreko planifikaziorik, hezitzaileak harremanetan hasteko, erlazionatzeko eta esku-hartzeko modu indibidualizatuak garatzen baititu. Esku hartzeko metodologia banakako eta familiakoa da, ikuspegi taldeko eta komunitario batetik abiatuta.
Kale-heziketako programa: kalean, zer berri?
https://www.youtube.com/watch?v=vALr-YvRmc4 Laburpena (YouTube)Programen xedeak
80ko urteen hasieran abiatu zen programa xede hauekin:
- Arrisku egoeran dauden adingabeak hautematea.
- Haur eta gazte horiei beren sozializazio-prozesuan laguntzea, integrazio sozialean lagunduz.
- Komunitatea haur eta gazteen zailtasun eta arazoez sentiberatzea.
Norentzat da?
Arrisku egoeran egon daitezkeela pentsarazten duen arazoren bat duten 8 eta 18 urte bitarteko gazteentzat. Adibidez: Beren garapen prozesua arriskuan jartri dezaketen familia-giroak; osasun fisiko, psikiko eta sozialerako arriskugarri diren ohitura eta jokabideak; gizarte inguruarekiko harreman gatazkatsua; delitu izan daitezkeen jokabideak; gizartean bakan eta isolatuta sentitzea; eskola-absentismoa eta/edo -porrota, etab.
Dokumentazioa
Azterlana: "Ibilbide baten historia eta etorkizunerako hedapena" (pdf).
Azterlana Gasteizko udalak berak, programa kudeatzen duen IRSE-IBI elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak lankidetzan egindako ahaleginaren emaitza da. Bertan, inplikatutakoen kontakizunen bitartez jasotzen da programaren ibilbidea: udaleko profesionalak, hezitzaileak, gizarte-eragileak eta, jakina, baita familiak eta nerabeak ere, horiek baitira programa honen hartzaileak.
Bideoa: Kalean, zer berri? (YouTube).
Kalean, zer berri? du izena eta horren bitartez programa zer den eta hirian nola bizitzen den erakutsi nahi dugu.
Argibideak non?
Zure etxetik gertuen duzun Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.
Sakatu ezazu estekan, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen kokapenari buruzko informazio guztia eskuratuko duzu.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.