Emozio lantegiak
Zer dira?
Programa honen xedea emozioen mundura hurbiltzea laguntzea da, horiek adierazi eta sozializatzeko espazioak eskainiz. Metodologia dinamiko eta parte-hartzaile baten bidez, hasieran emozioak identifikatzen dira (poza, amorrua, beldurra, harridura, tristezia,...), horiek egoki kudeatzeko lehenengo urratsa baita. Egoera bakoitzean emozio horiek era positiboan kudeatu, adierazi eta konpartitzeko beharrezko lanabesak eskuratzeko gunea eskaintzen da.
Norentzat da?
Lantegi hauek publiko mota ezberdinari zuzentzen zaizkio: haur eta nerabeei, gurasoei, familiei (gurasoak eta beren seme-alabak) eta haurtzaro eta nerabetasunaren alorretako profesionalei.
Agian zure interesekoak dira ere Gizarte sustapenerako jarduerak eta Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza-jarduerak ere.
Argibideak non?
Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua, 945 16 13 79
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.