Haurrek eta nerabeek parte hartzeko udal programa: AKTIBA(TU)

Aktibatu

Zer da?

AKTIBA (TU) Gasteizko Udalaren programa da, 18 urtera arteko haur eta nerabeen parte hartzea sustatzeko.

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena (Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1989an onartua) du oinarritzat. Hitzarmen horrek haur ororen eskubide zibil, sozial, kultural eta politikoak aitortzen ditu, eta umeak gizarte eragileak eta beren eskubideen titular aktiboak direla ere aitortzen du; orobat, garatzen den espazioetan (familia, eskola, komunitatea...) umeak zeregin aktiboa duela onartzen du.

Aktiba(tu)ren helburua da Gasteizko udalerriko haurrek eta nerabeek beren eskubideak eta horiek dakartzaten erantzukizunak ezagutzea eta, aldi berean, eskubideak gauzatzea. Horretaz gain, parte hartzea sustatu nahi du, ikasketa esperientzien bitartez eta parte hartzeko eta kontsultatzeko taldeen bitartez, zeinetan umeek iritziak eman ahal baitituzte hiriko talde aktibo gisa.

Haurren eta nerabeen protagonismoa da ardatz nagusia, haiek izan behar baitute beren bizitzen eta beren heziketa eta gizarte prozesuaren protagonistak.

Aktiba(tu)k hiru lan-ildo ditu

  • Haur eta nerabeen eskubideak sustatzea.
  • Haur eta nerabeen parte hartzea.
  • Haur eta nerabeen eskubideei eta parte-hartzeari buruzko zabalkundea eta sentsibilizazioa.

Programa osatzen duten jarduerak

Argibideak non?

Gizartegintza Saileko Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuaren bitartez.

Nondik sortu da Aktiba(tu)? Parte-hartzearen bidez diseinatutako programa

Programa berria diseinatzeko prozesuaren bideoa

https://www.youtube.com/watch?v=Lf26AROmFjU(Beste leiho batean irekiko da)

2006an sortu zen gure hirian haur eta nerabeek parte hartzeko programa, Lagunkide izenarekin. 1998az geroztik Zerbitzuak zenbait GKErekin eta beste entitate batzuekin parte-hartzearen alorrean garatzen ari zen jarduerak egituratzeko asmoz sortu zen programa.

Horren ebaluazioan proiekzio berria eman behar zitzaiola ondorioztatu zen, eta 2013ko maiatzean diseinu berria lantzeari ekin zitzaion. Bi helburu ezarri ziren: batetik, programako jarduerak doitzea; bestetik, jarduera berriak sortzea, gaur egungo beharrei erantzun ahal izateko eta hartzaileengana eraginkortasun handiagoz iritsi ahal izateko. Parte hartzearen bidez landu da prozesua: haur taldeek zein berriemaile gakoek -haur eta nerabeekin lotutako teknikari eta profesionalak zein gurasoak- aztertu eta hobetu dituzte hasierako proposamenak, programan sartu aurretik.

2014-2015 ikasturtean zehar txertatu dira prozesuan jasotako ekarpenak. Orobat, programaren marka berria sortu da (izena, logotipoa eta lema barne): AKTIBA(TU) Nire eskubideak aktibatzen / Activo mis derechos.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: