Oharra: Osasun-segurtasunerako neurri guztiak bete ahal izateko, ezinbestekoa da izena ematea dagokion formularioa betez

Herritarren parte-hartzea - Auzoguneak

Parte hartzeko lurralde-organo egonkor hauek gizarte-etxeetan arabera antolatuko dira.

Auzotarrentzat zabalik dauden espazioak dira, auzoaren inguruko gaiak jorratzeko.

Auzoguneak

  • Aldabe-Landatxo - (eremuak: Alde zaharra, Koroatze, eta Zabalgunea). cc.aldabe.coo@vitoria-gasteiz.org
  • El Pilar - (eremuak: Lovaina, Gazalbide, Txagorritxu, San Martín eta El Pilar). cc.elpilar.coo@vitoria-gasteiz.org
  • Ibaiondo-Arriaga - (eremuak: Ibaiondo, Lakuabizkarra eta Lakua-Arriaga). cc.ibaiondo.coo@vitoria-gasteiz.org
  • Iparralde - (eremuak: Aranbizkarra eta Zaramaga). cc.iparralde.coo@vitoria-gasteiz.org
  • Judimendi - (eremuak: Santiago, Arana, Aranzabela, Anglo, Judimendi, Santa Lucía eta Desamparadas). cc.judimendi.coo@vitoria-gasteiz.org
  • Hegoalde-Ariznabarra - (eremuak: Adurtza, Errekaleor, San Cristóbal, Aretxabaleta, Mendizorrotza eta Ariznabarra). cc.hegoalde.coo@vitoria-gasteiz.org
  • Lakua-Abetxuko - (eremuak: Abetxuku, Ali-Gobeo, Sansomendi eta Lakua 05). cc.lakua.coo@vitoria-gasteiz.org
  • Zabalgana- cc.zabalgana.coo@vitoria-gasteiz.org
  • Salburua- cc.salburua.coo@vitoria-gasteiz.org

Nola parte hartu dezaket?

Auzogunean parte hartzeko, bete formularioa, eta esaiguzu zein auzotan inplikatu nahiko zenukeen. Informazioa bidaliko dizugu, eta eztabaida-guneetara gonbidatuko. Edo erabili herritarren postontzia, auzoguneetan jorratutako gai guztien berri izateko, eta parte hartu horietako edozeinetan.

Orain erraza da lan egitea zure auzoaren alde. Anima zaitez eta parte hartu zure auzogunean! Beste pertsona, elkarte, talde edo entitateekin bilduko zara auzoarekin zerikusia duten gaiei buruz eztabaidatzeko eta hobetzeko proposamenak egiteko.

Proposamen horiek Udalbatzaren batzordeetan eztabaidatu ahal izango dira parte hartzeko organo horretan adostasuna egonez gero. Talde politikoek eta gizarte etxeko teknikariek, ere, parte hartzen dute.

Laguntza zerbitzuak zure eskura

Elkaguneetara edota auzoguneetara joan ahal izateko, ondorengo zerbitzu hauek jartzen ditugu zure eskura: zeinu-hizkuntza interpretea, umeentzako ludoteka eta menpekotasun egoeran dagoen pertsona etxean zaintzeko zerbitzua. Hauetako bat behar izanez gero, bete txantiloi hau saioa izan baino 5 egun lehenago. Ez daukagun beste bat behar baduzu, jakinarazi partaidetza-participacion@vitoria-gasteiz.org korreoaren bidez

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.