Zure enpresa eratzeko urratsak - Enpresa plana

Ekin aurrekoak | Enpresa plana | Finantziazioa | Lokalizazioa | Jabetza industriala eta intelektuala | Egitura juridikoa | Tramiteak

Enpresa plana funtsezkoa da enpresa berri bat sortzeko prozesuan. Prozesu horren ardatz zentral bihurtzen da, izan ere, bi funtzio betetzen baititu:

  • Hausnartzeko ahalegin sakona egitera behartzen du, baita erabakietan koherentzia eta zorroztasuna mantentzera ere. Enpresa berrirako ideia guztiak agiri batean jasotzen dira eta horrela, hasierako plangintzaren hutsuneak antzeman eta konpon daitezke.
  • Balizko inbertitzaileen, kreditu entitateen edo erakundeen aurrean proiektua aurkezteko agiria da.

Horrez gain, dagoeneko martxan dauden, baina beren jarduera orokorra nahiz alderdi batzuk berriz bideratu behar dituzten enpresentzako funtsezko tresna da: merkatua handitzea, marketin planak lantzea, enpresaren sailen antolamendua aldatzea -merkataritza, ekoizpena, giza baliabideak, finantza saila, etab.-, produktu edo zerbitzu berriak merkaturatzea, etab.

Enpresa plana lantzeko gida

Laguntzarik behar duzu?

Gasteizko Udalaren enpresak sortzeko informazio eta aholkularitza zerbitzuaren bitartez zure enpresa-proiektuaren eraketa eta abiatze prozesuan 10 ordutako aholkularitza pertsonalizatuarekin lagunduko dizugu.

Horrez gain, ekintzailetzarekin zerikusia duen edozein alderdiri buruzko kontsultak horrela bideratu ditzakezu:

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.