Zure enpresa eratzeko urratsak - Jabetza industriala eta intelektuala

Ekin aurrekoak | Enpresa plana | Finantziazioa | Lokalizazioa | Jabetza industriala eta intelektuala | Egitura juridikoa | Tramiteak

Giro lehiatsuetan eta merkatu helduetan enpresa baten bereizgarritasuna lehiakortasunaren elementu erabakigarria da. Jabetza industriala eta intelektualaren inguruko araudiari esker, enpresak batek lehiakortasun abantaila iraunkor bat ematen dioten elementuak berak bakarrik ustia ditzake. Esparru honetan gauzatu beharreko ekintzen plangintzan, komenigarria da enpresaren epe ertaineko ikuspuntu estrategikoa kontuan hartzea.

Jabetza industriala

Jabetza industrialak produktu berriak sortzean berrikuntzak egiten dituzten enpresak babesten dituzten eskubideak barne hartzen ditu, baita dagoeneko existitzen diren produktuen diseinua berritzen duten enpresenak ere, eta horrez gain, enpresa horien elementu bereizgarriak erabiltzearen inguruko eskubideak ere barne hartzen ditu.

Jabetza intelektuala

Jabetza intelektuala egileek eta beste titularrek (artistek, ekoizleek, irratiek...) sortu dituzten lan eta prestazioen gainean dauzkaten eskubideen multzoa da.

Laguntzarik behar duzu?

Gasteizko Udalaren enpresak sortzeko informazio eta aholkularitza zerbitzuaren bitartez zure enpresa-proiektuaren eraketa eta abiatze prozesuan 10 ordutako aholkularitza pertsonalizatuarekin lagunduko dizugu.

Horrez gain, ekintzailetzarekin zerikusia duen edozein alderdiri buruzko kontsultak horrela bideratu ditzakezu:

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.