Enpresa bazkideen maileguetan bermeak finkatzea helburu duten merkataritza sozietateak dira eta artekari lana egiten dute enpresa horien eta kreditu sistemaren artean. Horrelako artekaritzan maizen erabiltzen dituzten instrumentuak abalak (finantzarioak nahiz teknikoak) eta fidantzak dira.
Hazi kapitala enpresa espezializatu batek beste enpresa batek martxan jartzeko edo hazteko baliabideak behar dituenean azken honen kapitalean gauzatzen duen parte-hartzea da. Parte-hartze hori beti da aldi baterako, baina epe luzerako izaten da. Funtsez gain, normalean kapital arriskuko enpresak kudeaketan laguntzen du.
Beren hasierako etapetan hazteko potentzial handia duten enpresa proiektuak garatzea sustatzeko, beren dirua inbertitzen duten inbertitzaile partikularrak dira.
Hau da, enpresa proiektu baten aldeko apustua egiten duten baina eguneroko lanean esku hartzen ez duten inbertitzaileak dira eta balio erantsi altuko ekarpena egiten dute. Beren desinbertsio aldia arrisku kapitaleko enpresena baino motelagoa izaten da.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.