Finantza erakundeen aurrean formalizatu ohi dira. Eskainitako bermeen arabera bi kategoriatan bereizten dira: hipoteka maileguak eta mailegu pertsonalak. Hirugarren pertsonen finantzazioa behar denean, negozio bat martxan jartzeko edo enpresa batean geroago inbertsioak egiteko sarrien erabiltzen den formula da.
Epe laburrerako izan daitezkeen arren, ohikoenak urtebetetik gorako epeak barne hartzen dituztenak dira. Formula honen bidez, finantza erakundeak ekintzaileari eskatutako zenbatekoa ematen dio eta horrek urte kopuru zehaztu batean itzuli beharko du. Eragiketa honen kostua interes-tasa bat gehi beste komisio eta gastu batzuk dira (irekitze komisioak, mailegua formalizatzeko gastuak, etab.).
Interes-tasa finkoa ala aldakorra izan daiteke. Azken kasuan, erreferentziazko tasa batzuk erabiltzen dira eta horiei diferentzial bat gehi dakioke (adibidez, Euribor + % 0,5).
Mailegua itzultzeko maizen erabiltzen den sistema "sistema frantsesa" da, hau da, hilero zenbateko bereko kuota bat ordaintzen da eta kuota hori zenbateko nagusia itzultzeko kopuru bat gehi interesak ordaintzeko beste kopuru bat da.
Mailegu kategoria berezi bat dira. Ohiko maileguekin alderatuta abantaila batzuk eskaintzen dituzte, adibidez, zenbatekoa itzultzeko epe luzeak, gabezia-aldi luzeak edo interes-tasa abantailatsuak (mailegua eskatu duen enpresaren jarduerak duen bilakaeraren arabera zehazten dira).
Mailegu hauen beste berezitasun bat gainerako hartzekodunen menpe dauden kredituak direla da.
Honen bidez, enpresak ondasun bat edo batzuk eskuratzea finantzatzen da. Maileguen antzera funtzionatzen du, baina desberdintasun batzuk daude.
Kasu honetan, sustatzailea ez da ondasunaren jabea, leasingean parte hartu duen erakundearena baizik. Erakunde horrek gero enpresari alokairuaren antzeko erregimenean lagatzen dio. Alokairuaren azken kuotak erosteko aukera ematen du.
Kapitala hileko kuoten bidez itzultzen da. Kuotak normalean zenbateko berekoak izaten dira eta interes batzuk barne hartzen dituzte, maileguetan bezala. Kuota horien ordainketa hileroko alokairu baten ordainketaren antzekoa da, hori dela eta, BEZa eragiten dute, alokairuek bezala. Finantzazio tresna hau sarritan erabiltzen da ibilgailuak eta enpresetako makineria eskuratzeko.
Rentinga bi aldeko alokairu kontratu bat da, epe luzerakoa. Horren bitartez, renting enpresak kontratuko ondasunak hornitzen ditu hilabeteko prezio baten truke.
Mantentze-lanak behar dituzten ondasunak direnean, sarritan renting kuotak berezko dituen gastu guztiak barne hartzen ditu, baita aseguruak eta beste partida batzuk ere.
Ondasuna beti da renting enpresaren jabetzakoa, baina batzuetan kontratuaren bukaeran erosteko aukera eskaintzeko prezio bat ezartzen da, baina normalean enpresek kontratua berritzea erabakitzen dute, ez ondasuna erostea.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.