Gehienez urtebeteko epemuga duen finantzazioa. Funts horiek beharren arabera erabili daitezke. Behin-behineko likidezia falta uneetan erabili ohi da. Likidezia falta hori, gehienetan, bezeroei eskainitako ordainketa-atzerapenaren ondoriozkoa izaten da.
Kreditu polizaren kostua da eskuratu den zenbatekoari eta horren aldiari dagozkien komisioak. Komisio horiek normalean hiru hilez behin kobratzen dira. Erabili ez den zenbatekoak ere komisioak eragiten ditu, baina txikiagoak. Epemuga iristen denean (normalean urtebetekoa da), eskuratu den zenbateko osoak itzulita egon behar du.
Bezeroei salmenten kobrantza atzeratzen dieten enpresek, epemugara arte itxaron beharrean, kobrantza agiriak finantza erakundera eraman ditzakete salmentaren zenbatekoa aurreratzeko. Finantza erakundeak agiria berme gisa hartzen du eta enpresari agiriaren zenbatekoa aurreratzen dio, baina komisio edo interes bat kentzen dio. Agiriaren epemuga iristean bezeroak ez badio bertan adierazitakoari erantzuten eta ez badu ordaintzen, finantza erakundeak enpresari eskatuko dio zenbatekoa eta itzultze gastu batzuk itzultzeko.
Bezeroen kobrantza zorroa enpresa espezializatu bati lagatzean datza. Merkataritza beherapenaren kasuan ez bezala, eragiketa irmoa da, hau da, zorroa bereganatzen duen enpresak bere gain hartzen du bezeroak ez ordaintzeko arriskua. Horren truke, eragiketa honi aplikatzen zaion interesa altuagoa izaten da.
Sistema hau oso hedatuta dago. Hornitzaileek ordainketa atzeratzean datza. Finantzaketaren baldintzak jarduera arloaren eta bezero motaren araberakoak dira. Aldia egun kopurutan (30, 60, 90) ezarri ohi da eta berez, ez dauka kostu gehigarririk. Hala ere, hornitzaile batzuek goiz ordaintzeagatik (eskura ordaintzeagatik) beherapenak ezartzen dituzte, baina enpresak ez badu beherapen hori nahi eta ordainketa atzeratzea erabakitzen badu, beherapena izango litzateke finantzazioaren zeharkako kostua.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.